Titirijai 2021: "Paperezko Antzerkia"

Tolosa 2021(e)ko azaroaren 20(e)tik 2021(e)ko abenduaren 16(e)ra
  • Titirijai 2021:  "Paperezko Antzerkia"

Titirijai 2021 jaialdiaren barruan.

Paperezko antzerkia Ingalaterran jaio zen 1811n familia-antzerki gisa Europa osora zabalduz, XX. mendearen hasiera arte. Hainbat urtez ahaztuta egon ondoren, duela hogeita hamar bat urte itzuli zen eszenatokietara mundu osoko artistei esker. Antzerki hau bai haurrei bai helduei zuzenduta dago.

Praktika honen aitzindarietako bat Alain Lecucq da, espezialitate honek Europan duen erreferentzia-izen handiena. Bere ibilbide profesional osoan zehar sorturiko lanaren bilduma batez osatutako erakusketa eskaintzen dugu, erakusketa honetarako bereziki, bilduma pribatuetatik eta beste herrialde batzuetako museoetatik ekarri diren obrekin. Paperezko antzerkiaren historiari errepaso bat emango diogu, XIX. mendearen hasierako praktika horren garapenari buruzko dokumentu eta piezekin hasita. Ondoren, Paperezko antzerki garaikidearekin jarraituko dugu, ikuskizunen laburpenak aurkeztuko dituen bideoekin batera. Zatoz erakusketa berezi honetara!


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana