Titirijai 2021 jaialdiaren barruan.
Kalek moxal basati bat da, amarekin batera libre bizi dena. Egun batean gizonek harrapatu eta otzandu egingo dute, eta jabe desberdinen menpe lan egin beharko du, zirko batean amaitzen duen arte, itzulipurdiak eta bestelako jauziak eginez. Bere ukuiluan gatibu, Kalekek gauero amesten du berriz ere libre dela, haizea bezala.
Ikuskizun honek poesia eta umorea uztartzen ditu, txotxongiloak, objektuen antzerkia eta musika protagonista bilakatuz. Pablo Vergneren dramaturgia orijinala samurra bezain sakona da askatasunari buruzko ipuin honetan.