Titirijai 2021: "Customs"

Tolosa 2021(e)ko Azaroak 22
  • Titirijai 2021: "Customs"

Titirijai 2021 jaialdiaren barruan.

AMÉRICA: 4 Creaciones, 4 Continente
Bertsio amerikarra
“Customs”

Zer esan nahi du atzerritar bati ongietorria emateak zure itsasertzean? Ordu erdiko obra honetan, aireportuko segurtasun kontrol batek argitara aterako ditu mundu osoko hainbat istorio. Maletetako eguneroko artikuluek bizia hartuko dute nondik nora bidaiatu duten azaltzeko. Eta istorio horiek kontatuz, Aduanas obrak sakonki islatuko du atzerritarrek estatuen mugetan jasaten duten sufrimendua, ontasuna aldarrikatuz haien arteko konexioak azaleratzean.

Aduanas obraren bertsio honetan parte hartzen dute Abigail Espínola (Mexiko), Carolina Morales (Txile), Jesse Orr (Kanada) eta Mark Blashford (Estatu Batuak) titiriteroek, Sarah Nolen (Estatu Batuak) zuzendariaren esanetara.

 

EUROPA: 4 Creaciones, 4 Continente
Bertsio europarra
“Customs”

UNIMAren 90. urteurrenaren karietara, Marcos Nicolaiewsky brasildarrak Sortzaile gazteentzako UNIMA saria irabazi zuen “Customs” izeneko testuagatik. Mugei buruzko istorio bat da, gogoeta egiten duena gaur egun muga bat zeharkatzeak duen esanahiari buruz, izan muga geografi koa edo tenporala, irekia edo itxia...

“Les Hauts-de-France” eskualdeko Le Tas de Sable -Ches Panses Vertes espazio-konpainiak beretzat hartu zuen testu hori, istorioz kargatutako maletak are gehiago betetzeko asmoz. Hala, txotxongiloei eman zien hitzak totemizatzeko lana, elkarrengandik izugarri desberdinak diren pertsonaiak –Irlanda, Portugal, Belgika eta Frantziatik etorritako artistek baliatzen dituzten manipulazio-teknikak bezain desberdinak- haragiztatu zitzaten. Europako kantu eta hizkuntzaz betetako sorkuntza poetiko bat, mugetara erabateko iraultza daramana!


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana