Titirijai 2021: "El tiempo de las tortugas"

Tolosa 2021(e)ko Azaroak 26
  • Titirijai 2021: "El tiempo de las tortugas"

Titirijai 2021 jaialdiaren barruan.

El tiempo de las tortugas bidaia emozional bat da maitasunaren eta desamodioaren ur sakonetarantz. Geure armaduraren barnean murgiltzera gonbidatzen gaitu, dortokek bezala, oskola soinean hartuta igeri egiten ikasteko.

Dora Cantero-ren poesia orain lazgarri, orain ironia eta umorez beteekin, eta Joan Bramon Mora-ren presentzia musikal delikatuarekin, dortoka bihurtuko gara, itsas hondotik urazalera joan-etorrian dabiltzala, konturatu gabe, igerian ikasten duten dortoka.

El tiempo de las tortugas bidaia-koaderno bat da, lokartzen garenean irensten gaituen dimentsio primarioan bizi ditugun esperientziak biltzen dituena. Irudiz, musikaz eta hitzez elkarri jositako abentura onirikoen bilduma bat, emanaldi poetiko eder bezain sentikor batean.

Titirijai

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana