Titirijai 2021: "Azul como un trazo de mar"

Tolosa 2021(e)ko Azaroak 27
  • Titirijai 2021: "Azul como un trazo de mar"

Titirijai 2021 jaialdiaren barruan.

“Azul como un trazo de mar” (Yagui: Cuentos Coreanos) 5 urtetik gorako ikusleentzat pentsatutako txotxongilo antzerkia da. Lau interprete-demiurgok mikrokosmos bat sortzen dute espazio huts batean, anitz bezain harmonikoak diren elementuak agertuz eta ordenatuz. Hitzak, poesiak, figurek, argiak eta zuzeneko soinuak unibertso eszeniko bat osatzen dute ipuin zoragarri baten kontakizunaren inguruan.

Ikuskizun hau Veranos de la Villa Jaialdian (Conde Duque Kultur Zentroa) estreinatu da, eta biran ibili da Donostiako Kultura Korearraren Jaialdian (Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa).

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana