Titirijai 2021 jaialdiaren barruan.
“El Niño” ikuskizuna Miguel Torga idazle portugesaren olerki soilenetako batean inspiratuta dago, zeinetan oso lerro gutxitan islatzen baitu ongi gordetako sekretu batek nola indartu dezakeen benetako adiskidetasuna.
Argumentu minimalista duen kontakizun hau zoritik abiatzen da. Apaingarri gutxiko eszenatoki horretan mugituko dira protagonista bakarra, bigarren mailako hiru elementu eta obra hasieratik amaierara osatuko duen soinu-banda.
“El Niño” proiektu berezi-berezia da, haurrei zein helduei irudimena hegaldatzeko irrika pizten diena, eta bizitzako gauza sinpleenak baloratzera bultzatuko gai- tuena, ulertzeko hain errazak direnak eta beste ororen gainetik zaindu eta gorde behar direnak