Andoaingo Piano Jaialdia 2022

Andoain 2022(e)ko otsailaren 11(e)tik 2022(e)ko otsailaren 13(e)ra
  • Andoaingo Piano Jaialdia 2022

17. Piano Jaialdia, Andoaingo Bastero Kulturgunea pianorako musikaz blaitzeko eta hainbeste piano ikasleri beren lan onarekin gozatzeko aukera emateko. Egoera pandemikoak protagonista izaten jarraitzen du eta Jaialdia nola gauzatu zehaztuko du. Horregatik, guztion osasuna bermatzeko eskatzen den protokoloa kontuan hartuta prestatu dute programazioa.

Egoera horren aurrean, edizio honetan bakarlari modalitatean bakarrik parte hartuko da, eta hiru kategorietan A, B eta C. Saio bakoitza amaitzean, epaimahaiaren erabakia jasotzen duen akta irakurriko da, ondoren, etxera itzultzeko gonbita egingo dizuegu, hurrengo parte-hartzaileei sarbidea errazteko. Javier González Sarmiento interpretazio-sari berezia errepikatu dugu.

Oraingo honetan bi pianorako 24 pieza labur, 24 Classic – Jazz Preludes eta 24 Txikiludioak bildumetara zuzenduta dago, 14 Miniludioez gain. Zailtasun maila desberdinetako piezak, piano jotzaile klasiko baten pianismoa eta jazz estilo ezberdinen harmonia eta ezaugarriak bateratzen dituztenak.

Edizio honi Luis Fraca pianoarentzako lanen konposizio saria gehitu zaio. Piano-errepertorioa aberasteko eta interpretazioaz gain musika-sormena suspertzen jarraitzeko asmoarekin

 


Laburrean

Non