BilbaoPoesía 2022: ALBERTO SAN JUAN: "TE QUIERO, BENEDETTI"

Bilbao 2022(e)ko Martxoak 22
  • BilbaoPoesía 2022: ALBERTO SAN JUAN: "TE QUIERO, BENEDETTI"

2022ko BilbaoPoesía jaialdiaren barruan.

Jaialdiaren programazioa doakoa izango da, salbuespen batzuekin, hala nola oso hitzordu berezi eta intimoekin: lehena LARUNBATA 19an izango da, Christina Rosenvingeren kontzertu eta irakurketa, duo formatuan; eta bigarrena, ASTEARTEA 22an, Alberto San Juanen Benedettiri eskainitako errezitaldiarekin. Biek dituzte dagoeneko salgai 5 euroko sarrerak esteka kulturabilbao.firebaseapp.com helbidean.

ALBERTO SAN JUAN: “TE QUIERO, BENEDETTI”. ASTEARTEA, MARTXOAK 22, 19:00ETAN

"Te quiero, Benedetti" (La patria y el exilio) Mario Benedettiri eskanitako omenaldia da. Eta haren bitartez, bere poema eta prosengatik, omenaldia Latinoamerikako eta Espainiako literaturako beste ahots batzuei. Eta horien guztien bidez, miseria edo jazarpen politikoa gainditzeko beren lurretik, ozeanoaren bi aldeetan, erbesteratu behar izan zuten pertsonei. XIX. mendearen amaieran Estatua astintzen zuen pobrezia, 30eko hamarkadaren amaieran erbestealdi errepublikanoa, 70 eta 80ko hamarkadetan diktadura latinoamerikarrek jazarritakoen exodoa, 90eko hamarkadan Hego Amerikan izandako expoliotik ihes egitean, batzuetan milaka arimak zeharkatu behar izan dute itsasoa bi norabideetan. Benedetti, Cernuda, Giaconda Belli, Galeano, Cristina Peri Rossi, Cortazar eta beste batzuk bidaia honetako partaide izango dira Alberto San Juan aktorearen eta Fernando Egozocue gitarrista eta konpositorearen eskutik.

 

bilbao.eus/

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana