Donostia Kulturak, kultur etxe sarearen bitartez, Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren beste edizio bat aurkezten du. Hogeita hamaikagarrena da maiatzaren 5etik 22ra bitartean egingo den jaialdia.
Formatu txikiko antzerki ikuskizunen askotariko proposamenak osatzen dute programa, hiriko antzerki programazioa herritarrei eta batez ere publiko gazteenari hurbiltzeko helburuarekin.
Jaialdi honen xede nagusia da barietate antzerkia zabaltzea bai haren ohiko jarraitzaileei, baita tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoari ere. Poltsiko Antzerki Jaialdiaren bereizgarria da, antzezpenetarako oso ohikoak ez diren agertokietan saioak programatzea. Alabaina, agertoki horiek publikoarengandik hurbil dauden espazioak eta lekuak dira (adibidez, tabernak), eta, gainera, ideia eta formatu berriekin esperimentatzeko bidea ematen dute.
Hori horrela medio, iaz Covid19aren eragin handiak bereziki kaltetu zuen jaialdia. Ostalaritzajardueran indarrean zeuden osasun-mugek, pandemiak gehien baldintzatu duen sektoreetako bat, jaialdi berezi bezain erakargarri hau ohiko espazioetan antolatzea eragotzi zuten.
Hala eta guztiz ere, antolakuntzak ez zuen bertan behera utzi eta udazkenera atzeratzea erabaki zuen, egoera hobea izango zelakoan. Azkenik, jaialdiak berezkoa duen izakera informalari eutsi ahal izateko, egoerara egokitzeko neurriak hartzea erabaki zen. Programazioaren zatirik handiena aire zabalean kokatutako karpetan eskaini ondoren, 30. edizioa benetan arrakastatsua izan zen.
30. edizioren ondoren ikuslego finkoa duen ekimena da eta urtero jarraitzaile gehiago ditu. Jaialdia kultur etxeen sarearen eguneroko lanaren adibide argia da, hiriko kultur programazioei bestelako begirada ematen dietena, herritarrengandik hurbil dauden ekipamenduak baitira.
Poltsiko Sorkuntza saria.
Edizio honetan ere, Euskarazko Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XII. deialdiako irabazleak hartuko du parte. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdia Donostia Kulturak antolatzen du, Euskara Zerbitzuarekin eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin lankidetzan.
Piszifaktoria Ideien Laborategiaren Ivanka antzezlana izan da irabazlea.
Ekimen honen xedea, Poltsiko Antzerkiaren eta, oro har, formatu txikikoaren esparruan euskaraz dagoen eskaintza urria bultzatzea da.
PROGRAMAZIOA
Donostiako Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiak programa zabala eskaintzen du edizio berri honetan, eta tartean bi estreinaldi izango dira, aipatutako Antzerki Sorkuntzako Ivanka lan irabazlea eta Andoni Mutiloaren Sex Sua. Era berean, Félix Alboren El pueblo de los Mellados, Estefanía de Paz Asínen La Reina del Arga zirkoa, Alazne Etxeberriaren De esto tambien se sale eta Javier Merinoren Diálogos con mi barriga, besteak beste.
Antzerkia, umorea, magia, zirkoa, bakarrizketak, musika... Horiek izango dira, hain zuzen, jaialdi honen osagai nagusiak, eta gaurkotasuneko gaiak jarriko dira oholtza gainean, kritika eta urratzea nahasita, bizi dugun munduari buruzko ikuspegi desberdina eskaintzeko.
Doka aretoan egingo den itxiera ekitaldian Donostiako Xentimorik gabe konpainiaren Gu Primer!, Virginia Imazen Clownclusiones eta Yogurinha Borovaren Playlist ikusi ahal izango dira.
Betiko moduan, bi hizkuntza ofizialen erabilera eta emakumeen presentzia nahiko parekatuak izatea lortu da. Guztira 14 konpainiek 16 ikuskizen eskainiko dituzte 34 emanaldietan eta horietatik 17 euskaraz izango dira eta gainerako 17ak, gazteleraz. Emanaldiak hiriko 24 espaziotan banatzen dira.
Programa eta agertokiak
Maiatzaren 5etik 22ra, emanaldiak eskainiko dira hiriko hainbat taberna eta espaziotan, beti ostegunetik igandera. Ikuskizun guztietarako sarrera doan izango da eserlekuak bete arte eta unean-uneko segurtasun eta osasun neurriak beteko dira.
Honako hau izango da 2022ko edizioaren programazioa:
La Reina del Arga
Estefanía de Paz Asín
Zirkoa
Gaztelania
Arte, teknika eta lengoaia artistiko ezberdinak uztartzen dituen ikuskizuna da, hala nola narrazioa, interpretazioa, objektuen antzerkia, ilusionismoa, arte plastikoak, arkakusoen zirkua, clowna eta zirkua. Zirkuko arteen historiaz eta funanbulismoa bezalako teknikez hitz egiten digu, eta Remigia Echarren, Argako Erregina, ezagutarazten.
De esto también se sale
Alazne Etxeberria
Bakarrizketa
Gaztelania
Mari Luz hegaldi-zerbitzari oso berezia da. Ez du herdoilik ahoan tabuak hausteko, ezta esperimentatzea egokitu zaizkion balentriak eta gorabeherak kontatzeko ere. Eskutik helduta eramango gaitu ahazten zaila izango den bidaia batean. Eutsi, bagoaz eta!
Ivanka Estrenaldia
Piszifaktoria Ideien Laborategia
Bakarrizketa
Euskara
Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko irabazlea. Ivanka gurera heldu den ekialdeko inmigrante gajoa da. Bere kontakizunari esker jakingo dugu zergatik alde egin behar izan zuen bere herrialdetik eta zer aurkitu zuen hemen. Gure gizartearen hainbat alderdi ilunen erradiografia deserosoa egingo digu: krisi ekonomikoa, gentrifikazioa, matxismoa…
Magia parrastan
Imanol Ituiño
Magia
Euskara
Zer da?, txori bat?, hegazkin bat?, Superman? Ez! Magia da! Baina...zer ote da Magia parrastan? Horixe da ikuskizun honetan ikusiko duzuena, magia parrastan, etengabe, a tutiplen! Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa. Ikuskizun parte-hartzaile, dinamiko eta ganberroa.
Diálogos con mi barriga
Javier Merino
Bakarrizketa
Gaztelania
“Garapen jasangarria” guztion ahotan dabilen honetan, Javier Merinok “garapen irrigarria” aldarrikatzen du etorkizunari eta egokitzen zaigunari aurre egiteko errezeta gisa, benetan behar baitugu.
Pronoia
Virginia Imaz
Klown
Gaztelania
Pronoia: Paranoiaren aurkako egoera mentala, non pertsona ziur dagoen unibertsoak pertsonen alde konspiratzen duela. Pauxa pailazoak genero-indarkeriari buruzko hausnarketa egiten du, eta, oro har, giza harremanei buruzko kezkak partekatzen.
Sex o no sex
Virginia Imaz
Klown
Gaztelania
Klown parodia. Pauxa pailazoak bizitzari, heriotzari eta sexuari buruz galdetzen dio bere buruari. Proposamen ludiko honek sexuarikiko ditugun ohiturak –edo ohitura ezak– erreferente bezala hartzen ditu, betiere genero ikuspegitik.
El pueblo de los Mellados
Félix Albo
Bakarrizketa
Gaztelania
Lau hilketek herri oso baten ohiko bizitza asaldatzen dute. Bertako Guardia Zibila, ofizial batekin eta praktiketan dauden bi agenterekin batera, parerik gabeko ikerketa bat egiten ari dira, bertakoak are gehiago aztoratzen dituena.
Luze edo Motz
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai
Binakako bakarrizketa
Euskara
Bakean dagoena bakean utzi emankizunaren haritik jarraituz, ikuskizun honetan generoa hartuko du bikote honek umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira!
Kidam Magoa
Magia
Euskara / gaztelania
Sekreturik ez (euskera)
Asier Kidamek Sekreturik ez aurkezten digu, helduentzako ikuskizuna. Parte-hartzea, harridura eta umore fina ziurtaturik daude.
Sin secretos (gaztelania)
Asier Kidam presenta Sin secretos, su personal espectáculo de magia para el público adulto en el que la participación, el asombro y el humor sutil están asegurados.
Sex Sua Estreinaldia
Andoni Mutiloa
Musikala
Euskara
Ligatzeko gogoz zabiltza, baina aplikazioekin ez zara ondo moldatzen? Bertako komunikazio kodeak ulertzeko zailtasunak dituzu? Zure antsietate mailak gora egin du? Ez kezkatu, zuk behar duzuna asmatu dudalako: ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gida, Atik Zra.
Y tan panchas
Laia Sales & Jimena Cavalletti
Kontzertu komikoa
Gaztelania
Los Panchos hirukote musikalaren bertsio ezezagunak interpretatzen dituzte aktoreek. Haien abesti argitaragabeak, emakumeen inspirazio anonimoak eta lapurtutako zenbait gauza azalduko dizkigute. Gezur handiak, perkusio txikiak, uste sakonak, pijaman eta kamisoian melodia alaiak bolero, cumbia eta son erritmoan.
Carmen-en zai
Nerea Arriola
Bakarrizketa
Euskara
Dolores Mujika Dolox donostiarra, bere lagun Carmenekin poltsiko antzerkia ikusteko geratuta dago. Pozik dago aurten ere antzerkia ikusteko aukera duelako. Baina Dolox-en ondoko aulkia hutsik dago. Iritsiko ote da Carmen zitara?
FESTA
Askotarikoa
Euskara & gaztelania
Poltsiko Antzerkiaren 31. Jaialdiaren amaiera ekitaldia. Hainbat artisten saioak izango ditugu: Gu Primer! Inazio eta Ramon Parisen bizi dira, Artistaren Etxean. Bertan lanean hasi berri den Nereak, "programa" berezia prestatu du gure bi lagunentzat. Virginia Imaz Poltsiko Jaialdiaren Clownclusioak inprobisatzen Eta amaitzeko, Yogurinha Borova eta bere Playlist paregabearekin agurtuko gara.