Pasaia Itsas Festibala 2022

Pasaia 2022(e)ko maiatzaren 26(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 29(e)ra
  • Pasaia Itsas Festibala 2022

2018ko lehen edizioaren arrakastaren ondoren, eta COVID-19 pandemiagatik 2020an ekitaldia bertan behera uztearen ondoren, 2022an Pasaia Itsas Festibala berriz ospatuko da. Hitzordua maiatzaren 26tik 29ra bitarte izango da.

Hainbat kulturatako itsasontzi tradizionalak etorriko dira, izan ere, fokua berriro itsasoan egongo baita

Lehorreko jardueren programazioari dagokionez, Pasaiako barruti ezberdinetan gauzatuko da: Pasai Donibane, Pasai San Pedro, Pasai Antxo eta Trintxerpe. Hala, musika egitarauaren baitan Oreka Tx, Thierry Biscary, Pao Barreto, Deñe, Mugan, Fetén Fetén, Kyxo, Lamiak, Liher, Rumbling Libs, Arima Soul eta Fundación Tony Manero taldeak arituko dira.

Gainera, egitarauak, besteak beste, erakusketak, artisautza azoka, lanbide tradizionalen erakustaldiak eta itsasontzietara bisitak ere eskainiko ditu.
pasaia.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana