Bilboko Liburu Azoka 2022 egitarauaren barruan:
ROSA MONTEROK “EL PELIGRO DE ESTAR CUERDA” AURKEZTUKO DU
Berarekin izango da Karmele Jaio, idazlea.
Rosa Montero da Liburu Azokaren edizio honetako Atea saria.
“El peligro de estar cuerda” desberdina izatearen balioaren defentsa sutsua da. Bere esperientzia pertsonaletik eta hainbat sormen-diziplinatako egile handien psikologia, neurozientzia, literatura eta memorietako liburu askoren irakurketatik abiatuta, Rosa Monterok sormenaren eta ezegonkortasun mentalaren arteko loturei buruzko ikerketa zirraragarria eskaintzen du. Eta hori egiten du irakurlearekin bitxikeria harrigarri ugari partekatuz, garunak sortzean nola funtzionatzen duen azalduz, sormenean eragiten duten alderdi guztiak xehatuz, eta irakurlearen begien aurrean muntatuz idazten duen bitartean, ikerketa bateko pieza sakabanatuak ebazteko prest dagoen detektibe baten moduan.
Saiakera eta fikzioa elkarri eskua ematen diote sormenaren eta eromenaren arteko loturei buruzko esplorazio honetan, eta horrela, irakurlea zuzenean joango da sorkuntzaren prozesu berera, "Ekaitz perfektuaren" teoria deskubrituko du, hau da, sormenaren eztandan hainbat faktore errepikaezin, kimiko eta kokalekuk bat egiten dutela, eta Rosa Montero zuzenean, eta urteetan, eromenetik oso gertu, bizi izan zenaren esperientzia pertsonala partekatuko du.
Rosa Montero Madrilen jaio zen eta Kazetaritza eta Psikologia ikasi zituen. Saritutako hainbat eleberri argitaratu ditu, hala nola “La hija del caníbal” (1997, Primavera de Novela Saria), “La loca de la casa” (2003; Qué Leer Saria 2004an urteko libururik onenari, Grinzane Cavour 2005 Saria eta Roman Primeur 2006 Saria), “Historia del Rey Transparente” (2005; Qué Leer Saria 2005ean urteko libururik onenari, eta Mandarache 2007 Saria), “Instrucciones para salvar el mundo” (2008; Cognac-eko Europako Literaturen Jaialdiko Irakurleen Saria, 2011), “La ridícula idea de no volver a verte” (2013; Madrilgo Kritika Saria 2014).
1976ko amaieratik El País egunkarian idazten du, 1980-1981 bitartean igandeko gehigarriaren erredaktore buru izan zelarik.