Bilboko Liburu Azoka 2022: "Sol de brujas"

Bilbao 2022(e)ko Ekainak 7
  • Bilboko Liburu Azoka 2022: "Sol de brujas"

Bilboko Liburu Azoka 2022 egitarauaren barruan:

FÉLIX G. MADROÑOK “SOL DE BRUJAS” AURKEZTUKO DU

“Sol de brujas” eleberrian, Félix G. Modroño Genero beltz garaikidean barneratzen da, bikain girotutako eleberri inguratzaile batekin, eta oso tandem berezia du protagonista: Martin inspektoreordea eta istorioaren narratzaile berezia, hori ere ikerketan inplikatua.

Neskato baten gorpua Santanderreko badian dago, Harrizko Garabitik zintzilik. Esposizioan dago, ahoa josita du eta eskuak gazaz estalita. Jantzita daraman uniformeak Alonso Ceballos inspektorea, Santanderko polizia beteranoa, eta Silvia Martín inspektoreordea, Palentziako agente iritsi berria, eramaten ditu Peñas Viejas ikastetxe elitistaren ikasgeletan ikertzera.

Hilabete batzuk lehenago Costa Quebradako hondartza batean izandako beste ikasle baten heriotzarekin lotzen dute kasua, nahiz eta ikerketaren arabera bere buruaz beste egin zuen. Polizia-taldeak mafia, eskola-jazarpena eta sare sozialetako txoko ilunen istorioak uztartzen dituen misterioa konponduko du pixkanaka.

Félix G. Modroño Santanderren bizi den idazle bizkaitarra da. Salamancako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna, bi hamarkada baino gehiagoz finantza-sektorean lan egin zuen, eta alde batera uztea erabaki zuen, literaturan bakarrik aritzeko.

Zuñiga doktorea protagonista duen detektibe-sagaren egilea da, baita Bilbo hiria omentzen duen eleberri sorta arrakastatsuaren egilea ere, hots, “La ciudad de los ojos grises” eta “La ciudad del alma dormida”, eta gaur egun hirugarren atala idazten ari dena. Bere obraren ezaugarri nagusiak generoen mestizajea, girotze zaindua eta prosa oroigarri baten erabilera dira, irakurleen aintzatespena ekarri diotenak. “Sol de brujas” eleberrian, berriz ere nobela beltzari heldu zion, eta Secretos del Arenal lanean nabarmendu zen Sevillako Ateneo saria irabazi zuenean.

bilbao.eus

Laburrean

Non