Bilboko Liburu Azoka 2022 egitarauaren barruan:
JON BILBAOK “BASILISCO” aurkeztuko du
Jon Bilbaok “Basilisco”-n, bere nobelan, ingeniari lanarekin pozik ez dagoen pertsona aurkezten du, Kaliforniara doana, non bere bizitza aldatuko duten bi pertsona ezagutzen dituen: Katharina, bere emaztea izango den neska gaztea, eta John Dunbar, Sezesio gerrako beteranoa eta mende bat baino gehiago hilda daraman noizbehinkako pistolaria. Dunbarrek Mendebalde Urruneko gauzarik jatorrena antzezten du. Basilisco honela antolatzen da kapitulu autoondoriozko batzuetan, orainaldian gertatzen direnak mende bat lehenago Nevada, Idaho eta Montanako parajeetan gertatzen direnekin tartekatuz, eta errealitatearen eta fikzioaren arteko elkarrizketa proposatuz.
Jon Bilbao (Ribadesella, 1972) meatze-ingeniaria eta Ingeles Filologian lizentziatua da. Ipuin liburuen egilea da “Como una historia de terror” (2008; Narratibako Begi Kritikoa Saria), “Bajo el influjo del cometa” (2010; Tigre Juan Saria eta Euskadi Literatur Saria), baita “Padres, hijos y primates” eleberriena ere (2011; “Padres, hijos y primates” Saria), “Shakespeare y la ballena blanca” (2013). “Basilisco” (2020) eta “Los extraños”, “Basilisco” pertsonaietako batzuen istorioarekin jarraitzen duena. Gaur egun Bilbon bizi da, itzultzaile lanetan.