Bilboko Liburu Azoka 2022 egitarauaren barruan:
IÑIGO LÓPEZ SIMÓNEK “BILBOKO ETXOLA BATEAN” aurkeztuko du
“Bilboko Etxola Batean” liburuan, Iñigo López Simónek bere irakurleak 50eko hamarkadan etengabe hazten eta aberasten ari zen Bilbo batera eramaten ditu, urte horietako hazkunde ekonomiko eta industrialari esker. Baina hazkunde horrek bere argiak eta itzalak zituen, besteak beste, Bilbora lan bila etorri eta etxebizitza duin bat eskuratu ezinik etxola batean eraikitzea eta bizitzea erabaki zuten familiak.
Iñigo López Simón Historian doktorea eta irakaslea da. Bere lehen literatur lana, «Bilboko etxola batean», doktorego-tesian egindako ikerkuntzatik sortu zen, eta literaturara eraman da Tene Mujika bekari esker.