Bilboko Liburu Azoka 2022: “Malaventura"

Bilbao 2022(e)ko Ekainak 10
  • Bilboko Liburu Azoka 2022: “Malaventura"

Bilboko Liburu Azoka 2022 egitarauaren barruan:

FERNANDO NAVARROK “MALAVENTURA” aurkeztuko du

Heroiak eta bilauak desitxuratu egiten dira "Malaventura"-n, Andaluzia desesperatu eta urrun batean girotutako neorromancero moduko bat, eta aldi berean irreala eta benetakoa, mitikoa eta basatia, muturreko pertsonaiez betea: kinki, sorgin, ehiztari, irratiko uhinetatik mugitzen diren demonioak, bihotz oneko mertzenarioak edo herri oso bat madarikatzen duten haurrak.

Fernando Navarro (Granada, 1980), Zinemako gidoilari gisa, besteak beste, Alex de la Iglesia, Rodrigo Cortes, Paco Plaza, Jonás Trueba eta Jaume Balagueró zinemagileekin lan egin du. Bi aldiz izendatu dute Goya sarietarako, Gidoi Original Onenaren eta Gidoi Egokitu Onenaren sailetan. Bere filmografiaren artean, honako hauek nabarmentzen dira: “Toro” (2016), “Verónica” (2018) edo “Cosmética del enemigo” (2020). Orain arte egin duen azken gidoia honako hau izan da: “Bajocero” (2021), Netflixentzako thriller bat, 55 herrialde baino gehiagotan lehen postuan kokatu zena. Writers Guild of Americako kidea da eta Sirakusako Unibertsitatean eta Le Moyne Collegen Sormen Idazteuneko tailerrak eman ditu, biak New Yorken. Radio 3, Cadena SER, MondoSonoro edo Letra Libreak bezalako hedabideekin kolaboratu du. "Malaventura" da bere lehen eleberria.

bilbao.eus

Laburrean

Non