Lekuz Leku 2022ren barruan.
Goizez (2 orduko iraupena duen tailerra)
Berehalako koreografia-konposaketaren laborategia, gehienez 10 parte-hartzailerentzat. Bertan proiektuaren ardatz diren ideiak praktikara eraman eta entseatuko dira dantzaren baitako mugimendu kolektiboaren, elkarrekintzaren eta berehalakotasunaren inguruan.
Movimiento continuo. Arquitecturas, claustros, arte/factos. Fundición aretoko espazioan garatuko den Permormance erako agerraldian konposaketa-laborategian parte hartzen dutenek hartako sekuentzia batean parte hartuko dute, goizean eratutako proposamena agertokira eramanez.
Aurreikusten diren sekuentziak isiltasuna eta mugiezintasunetik abiatzen dira klaustroaren espazio arkitektonikoari buruzko gogoetarako hastapen gisa, zirrikitu-espazio bat, aldi berean irekia eta itxia, munduko soinuen durundia barne duena, orobat, bertan bizi eta bertatik ibiltzen direnen gorputz eta zentzumenetan proiektatzen delarik.
Hurrengo sekuentziak ibilera modu kolektiboaren zentzuari buruz galdegiten du, espazioaren barneko ibilbide gisa eta iragaite sentikor eta pentsamenduko gisa, gainerako ibiltariekin elkarrekintzan.
Hirugarren sekuentzia desfilearen ideiaren bidez gorpuzten da, iragaite kolektibo gisa. Haren deskodetzea da dantzaren eszena irekitzen duena, performance kutsuko eta beste gorputzekiko elkarrekintzaren ideietara bidean.
Laugarren sekuentzia naturaren barnako mugimendu kolektiboaren inguruan garatzen da, txorien hegaldiaren, arrain sarda edo animalia saldoen bidez. Kasu honetan, mugimendu kolektiboaren jarraibidea beste gorputzekiko elkarrekintza zer figuratiborantz hedatzen du, arabazozoen hegaldiak sortutako fluktuaziozko irudietan inspiratuta.
Azkenik, uxaldia izeneko sekuentziak motibaziorik gabeko ausazko eta berezko mugimenduaren ideiari heltzen dio berriro, entropiaren ideiaren inguruan, egunerokotasuneko ingurune eta klaustroetan barna mugitzeko kulturalki baitaratu ditugun jarraibideen aurreko erresistentzia modu gisa.