Lekuz Leku 2022: "Córdoba Drone (Memoria 1)"

Bilbao 2022(e)ko Ekainak 25
  • Lekuz Leku 2022: "Córdoba Drone (Memoria 1)"

 Lekuz Leku 2022ren barruan.

“Córdoba”, Isaac Albeniz. Oroimenetik, nire haurtzaro eta nerabezarotik. Aro horretako nahimenak berreskuratuz eta egun nagoen lekuko ikuspegitik beha. Berriro bisitatu eta berridatzi egiten dut, beti izan dudan bihozkadara joz.

  • Iraupena: 15 minutu
  • Ideia, kontzeptua eta sorkuntza: Dani Hernandez
  • Musika: Alexis & Vastarde, Isaac Albenizen Córdoba-n oinarrituta
  • Jantzien diseinua: Dani Hernandez
  • Jantzigintza: Emilio Morales Un Mundo de Danza
  • Ehunaren tratamendua fantasiaz: Maia Villot
  • Kanpoko begia eta akonpainamendua: Isaak Erdoiza, Koldo Arostegi eta Sara Cano
  • Argazkia: Miguel Andres
  • Eskertza: Bobo Espazioa eta Clau de Sol

Koreografian eta interpretazio-tekniketan lizentziaduna Alacanteko Dantzako Kontserbatorioan (1999). Beka lortu zuen Valentziako Komunitateko Koreografia Zentroan (2002). Dantza-interprete modura, besteak beste, Ibérica de Danza, Rafael Aguilar Espainiako Antzerki Balleta eta Flamencos En Route (Suitza) ekimenetan parte hartu du. Gainera, 2016an Romeo Castelluccik zuzendutako "Moses und Aaron” operako zerrendan izan zen. Egun, Paula Quintanaren “La Carne” piezako partaide da.

Bilbora jo zuenetik, Raquel Asensi zeramikari cyborgarekin (Bilbaoarte, 2019ko maiatza), Alberto Sinpatron diseinatzailearekin (948merkatua, 2019ko abendua) eta Ivan Gómez (Rekalde aretoa, 2020ko ekaina) kolaboratu du. Azken urteotan, era berean, akonpainamendu lanetan aritu da, zuzendaritzako laguntzaile izan da, kanpo-begia izan da, eta argiztapen eta koordinazio teknikoan aritu da, Koldo Arostegi (“Bobo” 2019 eta “El ritmo que nos precede” 2021) zein Olatz de Andresentzat (“Hacer Tiempo” 2021).


lekuzleku.com

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaDaniel Hernández
  • Data 2022(e)ko Ekainak 25
  • Ordutegia20:00
  • LekuaGuggenheim Museoko Inguraldea
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan

Non