Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Jon Laukvik

Tolosa 2022(e)ko Abuztuak 2
  • Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Jon Laukvik

2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.

 

Interpreteak

Jon Laukvik, organoa

 

Programa

"Preludioa, sonata, korala eta fuga"

Johann Sebastian Bach (1685-1750)
Preludioa eta fuga la minorrean

Johannes Brahms (1833-1897)
Preludio koralak OP. 122
O Welt, ich muss dich lassen
Herzlich tut mich erfreuen
O Gott, du frommer Gott

Oskar Lindberg (1887-1955)
Sonata sol minorrean OP. 23
Marcia elegiaca
Adagi
Alla Sarabanda
Finale, Allegro con brio

Felix Mendelssohn (1809-1847)
Preludioa do minorrean
Fuga mi minorrean

Jon Laukvik (1952)
Preludio korala “Ach Herr, mich armen Sünder”

César Franck (1822-1890)
Korala la minorrean

 

Jon Laukvik

Jon Laukvik-ek organista eta pianista gisa lehen prestakuntza bere jaioterrian jaso zuen, Oslon. Ondotik organoa eta klabezina Kolonian ikasi zituen Michael Schneider eta Hugo Ruf irakasleekin, eta organoa Marie-Claire Alain-ekin, Parisen. Organo eta klabe irakaslea izan da Stuttgarteko Musika eta Arte Eszenikoen Unibertsitatean 1980tik 2016ra arte. Irakasle bisitaria izan da Osloko Musikaren Akademia Norvegiarrean (2001-2017), Londresko Musikaren Errege Akademian eta Yaleko Unibertsitatean (2019-2020). 2021ean Organisten Errege Eskolako (Londres) domina jaso zuen bere organista, pedagogo eta konpositore lanagatik.

Jon Laukvikek birak egin ditu Europa, Kanada, Japonia, Korea, Israel eta Estatu Batuetan. Maiz gonbidatzen dute lehiaketetako epaimahaietan parte hartzera, baita mintegiak eta klase magistralak ematera ere. Carus argitaletxeak kaleratutako “Organoaren interpretazio-praktika historikoa” eskuliburu arrakastatsuaren egilea da. Bere konposizioen artean badira organorako soilik nahiz organoa beste instrumentuekin batera jotzeko (pianoa, perkusioa, tronpeta, tronboia, biolontxeloa, tronpa) obrak, baita lan bokal eta instrumentalak ere.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Abuztuak 2
  • Ordutegia20:00
  • LekuaAndre Mariaren Eliza
    Tolosa
  • ZenbatekoaDoan

Non