2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.
Interpreteak
François Espinasse, organoa
Programa
"Organistes parisiens"
César Franck (1822-1890)
2. korala
Gabriel Fauré (1845-1924) (Transcripción: André Isoir)
11. Nocturne pianorako
Valéry Aubertin (1970)
2. sonata
Labyrinthe
Souterrain
Marcel Dupré (1886-1971)
Cortège et litanie
Louis Vierne (1870-1937)
4. sinfoniako erromantza
Charles Tournemire (1870-1939)
Paraphrase-Carillon de l'office de l'assomption
François Espinasse
1961an jaiotako François Espinassek Tolosako (Frantzia) Kontserbatorio Nazionalean musika ikasi zuen. Xavier Darasse-ren eskolan organoko lehen saria irabazi zuen 1980an, eta hurrengo urtean bere ikasketak perfekzionatu zituen André Isoir-ekin. Tolosako 1986ko (Frantzia) eta 1988ko Japoniako Tokio-Musashino nazioarteko organo lehiaketak irabazi zituen. Parisko Saint Séverin elizako organoaren titularretako bat da, baita Lyoneko Musika Kontserbatorio Nazionaleko organo irakasle eta Monumentu Historikoen Goi Batzordeko (organo atala) kide ere. 2010ean Château de Versailleseko Chapelle Royaleko organista titular “par quartiers” izendatu zuten. Kontzertista eta irakasle gonbidatu gisa egin duen ibilbideak gaur arte hogei herrialde baino gehiagotan jotzera eraman du. Sarritan gonbidatzen dute nazioarteko organo lehiaketetara. Chartreseko Lehiaketako batzorde artistikoko kidea da. Sorkuntza garaikidearen zaleak maiz kolaboratzen du G. Amy, P. Farago, B. Jolas, P. Hurel eta B. Foccroulle bezalako konpositoreekin, haien obrak estreinatuz. Azkenak obra bat eskaini zion Radio-Franceko Grenzing organo berriaren inauguraziorako. Bere grabazioak kritikak txalotuak izan dira.