Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) + Kanariar Uharteetako Gazte Orkestra (JOCAN) + Donostiako Orfeoia + Donostiako Orfeoi Gaztea

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Abuztuak 5
  • Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) + Kanariar Uharteetako Gazte Orkestra (JOCAN) + Donostiako Orfeoia + Donostiako Orfeoi Gaztea

2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.

Euskal Herriko Gazte Orkestra: 25 urte
Donostiako Orfeoia: 125 urte

Mahlerrek esan zuen: “Niretzat sinfonia da mundu bat sortzea eskura dauzkadan teknikek eskaintzen didaten baliabide oro erabilita”.

Eta, zalantzarik gabe, horixe egin zuen sinfonia honetan; organikoa Bigarren eta Zortzigarren sinfonia erraldoietan erabilitakoaren parekoa baita.

Interpreteak

  • Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO)
  • Kanariar Uharteetako Gazte Orkestra (JOCAN)
  • Donostiako Orfeoia
  • (J.A. Sáiz Alfaro, abesbatza zuz.)
  • Donostiako Orfeoi Gaztea
  • (Klara Mendizabal, Leticia Vergara, abesbatza zuz.)
  • Víctor Pablo Pérez, zuzendaria
  • Carmen Artaza, mezzosopranoa

Programa

  • Gustav Mahler (1860-1911)
  • 3. sinfonia re minorrean (98’)
  • Kräftig. Entschieden
  • Tempo di menuetto. Sehr mäßig
  • Comodo. Scherzando. Ohne Hast
  • Sehr langsam. Misterioso. Durchaus ppp.
  • Lustig im Tempo und keck im Ausdruck
  • Langsam. Ruhevoll. Empfunden

Euskal Herriko Gazte Abesbatza (EGO)

1997an sortu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, eta BBK, KUTXA eta VITAL Fundazioen babesa du sorreratik. Musikari gazteen prestakuntza tresna bihurtzea eta gure musikari gazteen orkestra mundu profesionalerako sarbidea bultzatzea eta ahalbidetzea dira helburu nagusiak.

Helburu hauen lorpena, urtean zehar antolatzen diren hainbat topaketen bitartez gauzatzen da, zeinetan errepertorioaren praktika eta ikasketa bitartez, betiere irakasle prestigiotsuen gidaritzapean, gazteek egitarau ezberdinak lantzeko aukera duten. Lan honen gailurra, ondoren eskaintzen den kontzertu-bira da. Gaur egun arte 1500 gaztek parte hartu dute proiektu honetan.

Erreferentziazko talde sinfonikoetatik datozen irakasleak izan dituzte kolaboratzaile. Hala nola: WienerPhilharmoniquer, London SymphonyOrchestra, MünchnerPhilharmoniker), Bavarian Radio SymphonyOrchestra, Royal PhilharmonicOrchestra, Orquesta del Gran Teatre del Liceu, GeorgeEnescuPhilharmonicOrchestra, Orchestre de la Suisse Romande, Euskadiko Orkestra, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, beste batzuen artean. Ia 25 urte hauetan zehar, hauek izan dira Zuzendari Artistikoak: Juanjo Mena (1997-1998), Enrique Ugarte (1999), JuanjoOcón (2000 – 2019), Rubén Gimeno izanik arduraduna 2020tik.

Kanariar Uharteetako Gazte Orkestra (JOCAN)

Gaur egun kanariar artxipelagoko uharte ezberdinetako 170 musikari gaztek osatzen dute Kanarietako Gobernuak bultzatutako proiektu artistikoa, prestakuntzari ere badagokiona. 2016an hasi zuen bere ibilbidea eta ordutik 65 kontzertu baino gehiago eman ditu irletan, baita Txinako hainbat hiritan bira egin ere.

Talde sinfoniko nahiz ganberako talde bezala orkestra handi bat bezalakoa da alderdi artistiko-musikalari dagokionez. Iritzi hori dute Víctor Pablo Pérez zuzendariak berak, publikoak eta kanariar musikari gazteen balioa eta talentua nabarmendu duten irakasleek ere. Hainbatetan kolaboratu du orkestrak nazioartean maila handia duten irakasleekin eta bakarlari gonbidatuekin, horien artean aipagarriak Iván Martín, Stephen Burns, Iagoba Fanlo, Teimuraz Janikashvili, David Ballesteros, Gustavo Díaz, Josep Puchades, Ángel Luis Quintana, Julia Gállego, Vicent Albertola, José Vicente Castelló, Adán Delgado, Miguel Ángel Dionis, Naoko Shimizu, Suzana Stefanovic, Álvaro Octavio, Eloy Panizo, Andrés Gomis, eta abar, baita Lucía Martín eta Rubén Gimeno zuzendari ezagun eta gazteagoekin ere.

Donostiako Orfeoia

1897 sortutakoa espainiar estatuko koru garrantzitsuenetakotzat dute askok. Bere errepertorioa ehundik gora obra sinfoniko-koralez osatuta dago, baita berrogeita hamar opera eta zarzuela nahiz hainbat folklore eta polifonia lanez ere. Koru amateurraren espirituari eusten dio, baina urtean 35-40 kontzertu emateko gai da, talde profesional baten mailan. Bere zuzendaria José Antonio Sainz Alfaro da 1987tik. Maiz hartzen du parte espainiar estatuko musika jaialdi garrantzitsuenetan. Ez die inoiz hutsik egiten Donostiako Musika Hamabostaldiari eta Santanderreko Festibalari. Ondoko jaialdietan ere hartu du parte: Kanarietakoan, Granadan, Peraladan, Cuencan eta Sorian. Europako aipagarrienetako batzuetara ere joaten da: Salzburgo, Rhin, Rhur-eko hirurtekoak, Luzerna, Parisko Saint-Denis, Chorègies d’Orange eta Londresko Proms entzutetsuetara. Orfeoiarekin lan egin duten zuzendari ugarien artean aipagarriak dira Abbado, Argenta, Barenboim, Chailly, Dudamel, Frühbeck, Gergiev, Heras-Casado, López Cobos, Maag, Makerras, Maazel, Mandeal, eta abar. Orkestra hauekin kolaboratu du, besteak veste: Berliner Philharmoniker Orchester, English Chamber Orchestra, Txekiar Filarmonikoa, Dresdeko Filarmonikoa, Royal Liverpool Philharmonic, Berling Rundfunk Sinfonie Orchester, Tolosako (Frantzia) Kapitoliokoa… 200 grabazio baino gehiago egin ditu.

Víctor Pablo Pérez

Burgosen jaioak Madrilgo Errege Kontserbatorioan eta Municheko Hochschule für Musik eskolan ikasi zuen. 1980 eta 1988 artean Asturiasko Orkestra Sinfonikoko zuzendari artistiko eta titularra izan zen, eta 1987an Espainiako Orkestra Nazionaleko zuzendari gonbidatu nagusia izan zen; 1986 eta 2005 artean Tenerifeko Orkestra Sinfonikoko zuzendari artistiko eta titularra izan da, eta 1993tik 2013ra Galiziako Orkestra Sinfonikokoa.

Madrilgo Teatro Real, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu, A Coruñako Festival Mozart eta Nazioarteko Hainbat Musika jaialdirekin kolaboratu du: Kanariar Uharteetakoa, Peralada, Granada, Santander, Schleswig Holstein, Madrilgo Bruckner, Rossini Opera Festival, Festival de San Lorenzo del Escorial eta Donostiako Musika Hamabostaldia. 2013-2014 denboralditik Orquesta y Coro de la Comunidad de Madrid-eko [ORCAM] zuzendari artistiko eta titularra da.

Carmen Artaza

Mezzo donostiarrak 2021ean Tenor Viñas Nazioarteko Kantu Lehiaketako Lehen Saria, Mozart Saria eta Publikoaren Saria eskuratu zituen. 2020an Felix Mendelssohn lehiaketa berlindarra irabazi zuen, baita Irungo Luis Mariano kantu txapelketa ere. Ekainean bere opera debuta egin zuen Hannoverreko Estatu Operan, Mozarten “Così fan tutte” obran Dorabellaren papera interpretatuz. 2019an Salzburgoko Festibalean debutatu zuen Bradamanteren paperarekin, YSP Abeslari Gazteen Proiektuan parte hartuz.

Hainbat orkestrarekin lan egin du, besteak beste: Municheko Orkestra Sinfonikoa, Salzburgoko Mozarteum Orkestra, London Symphony Orchestra, Berlingo Konzerthausorchester edo Balear Uharteetako Orkestra Sinfonikoa. Berlingo Filarmonikoaren ohiko gonbidatua da. 2019an Mendelssohnen “Elias” oratorioa interpretatu zuen han, Bambergeko Orkestra Sinfonikoarekin eta Berlingo Filarmonikoko Koruarekin.

2019tik Artazak Frankfurten ikasten du, Michelle Breedt irakaslearekin, eta lehenago Municheko Kontserbatorioan eta Londreseko Guildhall School-en ikasi zuen. B.Fassbaender, T. Berganza, A.S. von Otter eta C. Ludwig irakasleen eskolak jaso ditu.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Abuztuak 5
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Kursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa6 / 28 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Kursaal

Non

Euskadi, auzolana