2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.
Interpreteak
Brett Leighton, organoa
Programa
"Estilo nazionalen sorrera XVI eta XVII. mendeko teklaturako musikan"
Piotr Drusinksi (ca.1560 - 1611)
Resonet in laudibus
François Roberday (1624 - 1680)
Fugue 9me. et caprice sur le même sujet de "Fugues et caprices"
Anonimoa (XVII. mendea)
"Guárdame las vacas"-en gaineko 1. tonuko diferentziak
Pablo Bruna (1611 - 1679)
6. tonuko tientoa ut re mi fa sol la-ren gainean
Francisco Correa de Arauxo (1584 - 1654)
"Facultad orgánica"-ren 7. tonuko tientoa
Girolamo Frescobaldi (1583 - 1643)
"Il Primo Libro di Capricci"-ren capriccio quarto sopra la sol fa re mi
Anonimoa (XVII. mendea)
"Huerto ameno de varias flores"-ren 4. tonuko tientoa
Anonimoa (XVII. mendea)
MS 964 (Braga) obra 2. tonuan
Piotr Drusinski
Veni redemptor gentium
Pablo Bruna (Andrés Ceak berreraikia)
Gesolreut-en 2. tonuko tientoa Birjinaren letaniari buruz
Joseph Ximénez (1601 - 1672)
8. tonuko obra
Dietrich Buxtehude (1637 - 1707)
Toccata EX G BUXWV 165
Brett Leighton
Brett Leighton Sydneyn jaio zen, Australian. 1994tik 2021era organo, klabezin eta ganbera musikako irakasle izan zen Linz-eko (Austria) Anton Bruckner Unibertsitatean. Bere organo ikasketak D. Rumsey irakaslearekin hasi zituen eta Vienako Musikhochschulen jarraitu zuen (M. Radulescu irakaslearekin), Schola Cantorum Basiliensis-en (klabezina J.C. Zehnder-ekin) eta Amsterdameko Sweelinck Conservatorium-en (klabezina T. Koopman-ekin). L. F. Tagliavini, H. Vogel, J. Christensen eta J. Langlais irakasleen klase magistralak jaso zituen, baita Innsbruck hiriko Paul Hofhaimer saria ere Antzinako Musikako maisuen interpretazioagatik.
Aditu ezaguna da teklatu instrumentu historikoetan eta hainbat kontzertu eman ohi ditu organista, klabezinista eta kontinuista bezala Europan, Australian, Japonian eta AEBn. Teklaturako Antzinako Musikaren interpretazio teknikari buruzko artikuluak argitaratu ditu eta nazioarteko hainbat organo lehiaketatako epaimahaietan hartu du parte. Zenbait obra estreinatu ditu (Berio, Schlee, Tournemire, eta abar) eta hainbat grabazio egin ditu bakarlari bezala zein taldean (Coronata, ex Libris, Musica Omnia, besteak beste).