2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.
Interpreteak
Gunnar Idenstam, organoa
Programa
"Aingeru eroriak eta urrezko aingeruak"
Maurice Ravel (1875-1937) (Transcripzioa: Gunnar Idenstam)
Lever du jour (Egunsentia) "Daphnis et Chloë"-tik
Julius Reubke (1834-1858)
94 salmoaren gaineko sonata
Grave – Larghetto - Allegro
Adagio
Allegro (Fuga)
Gunnar Idenstam (1961)
Suite from metal angel
Waiting for
Angel's Theme
Gothic Garden
Saga I
Black Angel
Golden Angel
Saga III Epilog
Gunnar Idenstam
Organo kontzertista eta konpositorea bere birtuosismoagatik, inprobisazioengatik eta organorako musikaren bere ikuskera originalagatik da ezagun. Musika klasikotik dator, baina beti izan du 70. hamarkadako folkarekiko eta rock sinfonikoarekiko “urruneko maitasun harremana”. Gaur egun, eragin hauek organoko musikara eraman ditu zubiak eraikiz Frantziako katedral-tradizioaren, rock sinfonikoaren eta musika folkloriko suediarraren artean. Stockholmeko Goi Mailako Errege Musika Eskolatik igaro ondoren, Parisen Marie-Claire Alain eta Jacques Taddei izan zituen irakasle, eta bi herrialdeetan kalifikazio onenak eskuratu zituen. 1984an “Grand Prix de Chartres” nazioarteko inprobisazio lehiaketa irabazi zuen eta 1986tik nazioarteko ibilbidea garatu du mundu osoan ematen dituen errezitalekin. Bere bakarkako hurrengo CDak berak sortutako musika dakar. “Metal Angel” Monakoko katedralean grabatu zuen otsailean Toccata Classics zigiluarentzat. 2012an Stockholmeko Errege Musika Akademiak “Urteko Interpretea” saria eman zion. 2013an “Litteris et Artibus” domina eskuratu zuen bere gaitasun artistikoagatik. Suediako Errege Musika Akademiako kide da 2013ko maiatzetik.