Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Jone San Martin “Aditu”

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Abuztuak 11
  • Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Jone San Martin “Aditu”

2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.

 

Aditu dantza eta soinu-artea gorreriarekin eta keinu-hizkuntzarekin harremanetan jartzen dituen ikerketa da. Hauek baliatzen ditu koreografiarako mugimendu iturri agorrezin gisa, baita soinu iturri bezala ere, teknologia eta imintzio ezberdinak tarteko.

Aditu izenak ezberdintasunarekin topo egiteko gogoa islatzen du, lengoaiaren, isiltasunaren eta gorputzaren bidez, lengoaia eta hizkera guztiek berezkoak dituzten presentzia eta ausentziarekin, gorputzaren eta entzutearen bidez.

Entzumenaren mugak biluzten ditugu soinua eta isiltasuna gorputzaren bidez sentitu eta entzuteko aukera emanez. Ia entzuterik ez duten baina gorputza eta haren mugimenduak inork baino hobe aditzen dituzten horiei ahotsa ematen diegu.

Entzuteko gaitasunagatik bereizitako eta diskriminatutako kolektiboak gonbidatu eta batzen ditugu, haiek gorputzaren bidez entzuteko, aditzeko eta komunikatzeko duten gaitasunagatik.

“Fonozentrismoa “gorra” da entzuterik ez duen ahotsarekiko, ala belarriak estali besterik ez du egiten?” – Jacques Derrida

 

Interpreteak

Jone San Martin, Mikel R. Nieto, zuzendaritza artistikoa
Jone San Martin, koreografia eta argiak
Mikel R. Nieto, soinu artista

Jone Amezaga, Javier Arozena, Iñaki Montero, Oihana Munduate, Jone San Martin, Kate Strong, dantzariak

Jonathan García Lana / Tunipanea, luthier esperimentala
Mihise, jantziak

 

Jone San Martin

Dantzari eta koreografo donostiarrak atzerrian garatu du bere ibilbide profesional ia osoa, eta Belgika nahiz Alemanian egin du lan gehien. Lehenengoan, Archipel Sud, José Besprosvany, Jacopo Godani eta Charleroi Balletarekin. Bigarrenean, Ulmer Theater delakoan Phillippe Talard-ekin 1988an, eta William Forsythe-rekin 1992tik, sortzaile entzutetsuak hots egin baitzion dagoeneko desagertu den Frankfurteko Balletean (gaur egun Forsythe Company dena) aritzeko. Ordutik konpainia horretan interprete nabarmena izan da eta dantzari solista bezala jardun da.

Forsythe, Caspersen eta Bürklerekin batera Francis Baconen erakusketa inauguratzeko gonbidatu zuten, Municheko Haus der Kunst museoan, 1996an. Cartier Fundazioak ere gonbidatu zuen Isset Miyakeren erakusketan aritzeko 1999an. Hain zuzen, Jone San Martinek harreman estua izan du artearen munduarekin.

Koreografo bezala, Angelica Gilbert margolariarentzat eta Lee artista korearrarentzat, Bruno Feger eskultorearentzat eta Tamara Cirzentzat sortu ditu piezak, besteak beste. Zinea eta bideoa ere ageri dira artista honen ibilbidean. Horietako adibide batzuk dira Fabrik-en The mind of Dr. Forsythe eta The way of the seed, Jonemanak kolaborazioa Nera Pagolarekin eta Meat arterako bideoa, zeina Fabrice Mazliah-ekin eta Agnes Chekroun-ekin koreografiatu zuen. Jone San Martinek 2006an Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak eman ohi duen saria jaso zuen. Urte berean sortu zuen bere konpainia Berlinen.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2022(e)ko Abuztuak 11
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana