Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Quartetto Maurice

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Abuztuak 17
  • Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Quartetto Maurice

2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.

 

Interpreteak

Georgia Privitera, Laura Bertolino, biolinak
Francesco Vernero, biola
Aline Privitera, biolontxeloa

 

Programa

Helmut Lachenmann (1935)
3. hari laukotea “Grido”

Egemen Kurt (2002)
Loquela Codex*

Francesca Verunelli (1979)
Flowers3# (Dripping) hari laukoterako

*Pablo Sorozabal Nazioarteko Konposizio Lehiaketako obra irabazlearen erabateko estreinaldia

 

Quartetto Maurice

2002an sortu zenetik, soinuari buruzko ikerketa etengabe eta nekaezina izan da Quartetto Maurice ondoen bereizi duen ezaugarria. Errepertorio klasiko tradizionala sakon aztertu ondoren, laukoteak XX. eta XXI. mendeetako musika bere errepertorioaren erdigunera ekarri zuen, askotariko lengoaia garaikideak jorratzeko. Kuartetoak “Franco Abbiati” Italiako Musika Kritikaren 35. saria irabazi zuen, baita 2016ko 48. Ferienkurse fur Neue Musik-eko Kranichsteiner Stipendium Preis ere, Darmstadt-en.

Urteotan zehar, laukoteko kideek musika garaikideko errepertorioan prestakuntza sakona jaso dute nazioarteko konpositore handienekin batera. Besteak beste, Márta eta György Kurtág, Helmut Lachenmann, Philippe Manoury, Marco Stroppa, Beat Furrer, Mauro Lanza, Chaya Czernowin, Simon Steen-Andersen, eta abar.

Maiz gonbidatzen dituzte munduko jaialdi eta kontzertu denboraldi garrantzitsuenetara: Veneziako Bienala, Azaroko Musika Festibala (Holanda), Parisko ManiFeste, Zagrebeko Bienala, Bludenzer Tage zeitgemäßer Musik, New Yorkeko Columbiako Unibertsitateko Akademia Italiarra, Tel Aviv-eko (Israel) Festival Tzlil Meudcan, eta abar.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Abuztuak 17
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Kursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Kursaal

Non

Euskadi, auzolana