Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Lasala - Judith Argomaniz “Dead”

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Abuztuak 18
  • Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Lasala - Judith Argomaniz “Dead”

2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.

 

DEAD ikuskizunak bakarra izan zitezkeen 4 emakumeren bizitza kontatzen digu. 4 emakumeon bizitzaren bidez gaur egungo gizartea ikusten dugu. Gizarte horrek maiz kentzen dio gizakiari gizatasuna, perfektua izateko, oinordetzan jasotakoari beldurra izateko eta familiaren eta gizartearen nahiak betetzeko jaio baita, bere buru inperfektua maitatzeko, askatasunez aritzeko eta familian nahiz gizartean balio ez duena eraldatzeko jaio beharrean.

DEAD mugak gainditzeaz mintzo da, ezarritakoa hausteaz, emakume batek erabakitzeko duen askatasunaz, oinordetzan jasotakoaren eta ikasitakoaren pisuarekin ere.

DEAD norberak erabakitzen duen bizitza bizitzeaz ari da, norberak nahi duena, hori edozein izanda ere. DEAD hil aurretik bizitzeko askatasunaren ordezkari da, zama askatzearena, IZATEArena.

 

Interpreteak

Judith Argomaniz, zuzendaritza
Judith Argomaniz eta dantzariak, koreografia
Judith Argomaniz, Jaiotz Osa, dramaturgia
Puy Barral, testua
Garazi Etxaburu, Miren Lizeaga, Paula Parra, Puy Barral, Jone Amezaga, dantzariak

 

Lasala

Lasala, Judith Argomanizek zuzendutako dantza garaikideko konpainia, dantzarekin eta argazkigintzarekin zerikusia duten artistaz osatuta dago. Lengoaia fisiko eta egungo estetika bat sortzeko etengabeko ikerketa du ardatz, eta taldearen kezkak aintzat hartu eta horiek islatzeko nahia du. 2013an sortu zenetik bertako eta nazioarteko hainbat jaialditara gonbidatu dute.

Konapiniak Gipuzkoako Foru Aldundiko Dantzagunearen babesa eskuratu du Sortutakoak programan. Aterpean artista egonaldiak programak ere sostengatu du. Donostia 2016 fundazioak babestu du Mugalariak programarekin. Dantzan Bilaka Sorkuntza Koreografikorako dirulaguntza jaso du, baita Ekoizpen Koreografikorako laguntza ere Eusko Jaurlaritzaren eskutik 2014, 2015 eta 2016 urteetan, eta Dantza Konpainiak Sendotzeko laguntza 2017an.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2022(e)ko Abuztuak 18
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Tabakalera

Non