2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.
Abuztuak 17
19:30. Tabakalera. Plaza
Abuztuak 18
19:30. Tabakalera. Eskailera nagusia.
21:15 Tabakalera. Plaza
Interpreteak
Olatz de Andrés, ideia eta zuzendaritza
Pilar Andrés, Natalia G. Muro, sorkuntza eta interpretazioa
Programa
“Doppelgänger”
2. kapsula: Doppel-C3PO
Lokke
Lpkke | Olatz de Andrés dantza eta mugimenduaren bidez proiektu koreografiko eta pedagogikoak sortzen dituen konpainia bat da. Konstelazio interkonektatu baten moduan lan egiten du, sorkuntza bakoitzean artista desberdinak elkartuz: dantzariak, argi, soinu eta jantzi diseinatzaileak, dramaturgoak, artista bisualak eta beste profesional batzuk.
Dantzari eta koreografo bezala egindako ibilbidearen ondoren, Olatz de Andrések Lokke konpainia sortzen du, garapen koreografikorako egitura bat. Lokke leku imajinario bat da, izan daitekeen hori bizi den tokia.
Bere proposamen artistikoetako bilaketaren ardatz dira egunerokoak ez diren espazio koreografikoak sortzea, gelditasuna mugimenduarekin erlazionatzea eta banakoaren eta kolektiboaren artean dagoen tentsioarekin jolastea.