Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Lokke: "Doppelgänger" (3. kapsula)

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Abuztuak 18
  • Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Lokke: "Doppelgänger" (3. kapsula)

2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.

Abuztuak 17

19:30. Tabakalera. Plaza

  • Cápsula 1: Doppel-Xake (15’)

Abuztuak 18

19:30. Tabakalera. Eskailera nagusia.

  • Cápsula 2: Doppel-C3PO (15’)

21:15 Tabakalera. Plaza

  • Cápsula 3: Doppel-Leo (15

 

Doppelgänger hainbat kapsula koreografikoz osatutako pieza ibiltaria da, doblearen ideiarekin eta denboraren bilakaerarekin jolasten duena. Musika Hamabostaldiaren egitarauan hiru kapsula aurkeztuko dira.

Doppel-C3PO kapsulan ia grabitaterik ez duten bi gorputzek eguneroko denborari aurre egiten diote, perspektiba jolas baten bidez. Doppel-Xake kapsulan xake-jokoak irentsitako bi gorputz partida bateko denboran galtzen dira. Doppel-Leo kapsulan kamuflatutako bi gorputz bitan zatitu eta batzen dira etengabeko antzekotasun eta ezberdintasun elkarrizketa batean.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesa jaso du eta La Fundición, Harrobia eta Arraguan erresidentzia artistikoak egin ditu.

Interpreteak

Olatz de Andrés, ideia eta zuzendaritza
Pilar Andrés, Natalia G. Muro, sorkuntza eta interpretazioa

Programa

“Doppelgänger”
1. kapsula: Doppel-Xake

Lokke

Lpkke | Olatz de Andrés dantza eta mugimenduaren bidez proiektu koreografiko eta pedagogikoak sortzen dituen konpainia bat da. Konstelazio interkonektatu baten moduan lan egiten du, sorkuntza bakoitzean artista desberdinak elkartuz: dantzariak, argi, soinu eta jantzi diseinatzaileak, dramaturgoak, artista bisualak eta beste profesional batzuk.

Dantzari eta koreografo bezala egindako ibilbidearen ondoren, Olatz de Andrések Lokke konpainia sortzen du, garapen koreografikorako egitura bat. Lokke leku imajinario bat da, izan daitekeen hori bizi den tokia.

Bere proposamen artistikoetako bilaketaren ardatz dira egunerokoak ez diren espazio koreografikoak sortzea, gelditasuna mugimenduarekin erlazionatzea eta banakoaren eta kolektiboaren artean dagoen tentsioarekin jolastea.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2022(e)ko Abuztuak 18
  • Ordutegia21:15
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Tabakalera

Non