Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Marta Cubas, akordeoia

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Abuztuak 22
  • Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Marta Cubas, akordeoia

2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.

 

Interpreteak

Marta Cubas, akordeoia

 

Programa

Toshio Hosokawa (1955)
Melodia

Domenico Scarlatti (1685-1757)
Sonata K. 386

John Zorn (1953)
Roadrunner

Luis de Narváez (ca. 1500-1552)
Guárdame las vacas-en gaineko diferentziak

Zuriñe Fernández Gerenabarrena (1965)
Izpi

Antonio de Cabezón (1510-1566)
El canto del caballero-ren gaineko diferentziak

Alfred Schnittke (1934-1998)
Suite Fairy Tale

Antonio Soler (1729-1783)
117. sonata

Isaac Albéniz (1860-1909)
Aragón

 

Marta Cubas

Espainiako Gaztedi Musikalen lehiaketa irabazi zuen, “XV. Melomano Lehiaketa Nazionala” eta RTVE Prodigios 2 lehiaketako finalista izan zen Marta Cubas Hondal (2002). Madrilgo Auditorio Nazionalean estreinatu du, 16 urterekin eta Madrilgo Orkestra Metropolitarrak lagunduta, Alejandro Vivas Puig konpositorearen Concierto Indálico, berariaz berak interpretatzeko konposatutakoa. Gainera, aurretiaz Alexander Yasinski konpositorearen Akordeoi eta orkestrarako kontzertua estreinatu zuen Ataúlfo Argenta Gazte Orkestra Sinfonikoarekin, eta Gorka Hermosaren Atlantia kontzertua Salamancako Gazte Orkestra Sinfonikoarekin.

Hogei lehiaketa baino gehiagotan saritu dute, horien artean nabarmentzekoa “1er Concours Internacional Accordéons-nous” lehiaketako 1. saria, 2. saria “Akordeoiaren 66. Mundu Trofeoa” lehiaketan, Cuenca Hiriko Interprete Gazteen VI. Lehiaketa Nazionaleko 1. saria, Lleidako Sant Anastasi XVI. Lehiaketa Instrumentaleko 1. saria eta XXXIX Arrasateko Akordeoi Lehiaketako 1. saria. Santanderren hasi zen akordeoi ikasketak egiten Gorka Hermosarekin eta gaur egun goi-mailako ikasketak Musikenen egiten dihardu Iñaki Alberdirekin.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana