Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: SIGMA Project

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Abuztuak 24
  • Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: SIGMA Project

2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.

 

Interpreteak

Andrés Gomis, Ángel Soria, Alberto Chaves, Josetxo Silguero, saxofoiak
Manu Gaigne, interludioak eta soinu paisaiak
Francisco Javier Larreina, espazio eszenikoa

César Barrio artista plastikoaren kolaborazio bereziarekin.

 

Programa

"Gaur!! Iruñeko Topaketen 50. Urteurrena"

John Cage (1912-1992)
Four5 (1991)

Gabriel Erkoreka (1969)
Swirls (2018)

Helga Arias (1984)
Milk spilt on a stone (2017)

Iannis Xenakis (1922-2001) Celebración Centenario Xenakis
Xas (1987)

Núria Giménez Comas (1980)
Clarobscur* (2022)

Luis de Pablo (1930-2021)
LDP (2021)

*Erabateko estreinaldia. SIGMA Project-INAEM enkargua.

 

SIGMA Project

Mario Lavista konpositore mexikar handia izan zen 2015ean SIGMA Project taldearen mamia modu poetikoan azaldu zuena: «SIGMA Projecten kontzertu batera joatea ibilaldi musikal bat egitea da, gozamen eta harridura etengabean murgilduta».

Haien kontzertuetatik zentzumenentzako benetako esperientzia bat bizi izanaz konbentzituta ateratzen da entzulea. Lehenago hauteman gabeko sentsazioak loratzen dira horietan, espazio akustikoa, liturgia bisuala eta erabat benetakoa den soinua. SIGMA Project saxofoi kuarteto bat baino gehiago da, XXI. mendeko musikarentzat ezinbesteko ibilgailua da. Hari laukotea izan bazen aurreko mendeetan nagusi, SIGMA Project-ek paper hori bera aldarrikatzen du saxofoi laukotearentzat, XXI. mendean.

SIGMA Project saxofoiaren ‘Ardittis’ autentikoak dira (Scherzo aldizkariak hala izendatu zituen) eta 200 kontzertu baino gehiago eman ditu mundu zabaleko auditorio eta jaialdietan. 2022. urtean nazioarteko birak berreskuratu dituzte Kanada, Kolonbia, Mexiko, Luxemburgo eta Italian; sei kuarteto berri estreinatu dituzte eta konpositore mexikarren CD monografiko berri bat argitaratu dute New Yorkeko Mode Records zigilurekin. 2023ko lehen hilabeteetan ekingo diote euren hamabosgarren urteurreneko birari (2008-2023) eta kontzertu berriak emango dituzte Madrilgo Teatros del Canal-en eta Fundación Juan March-en, Latinoamerikan bira berria egiteaz gain (Kolonbia eta Perun).

BBVA Fundazioak bere bikaintasuna aitortu zion 2018an SIGMA Project taldeari, Musika Ikertzaile eta Sortzaileei eman ohi dien Leonardo beka entzutetsuarekin.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Abuztuak 24
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Kursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Kursaal

Non

Euskadi, auzolana