2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.
Inoiz hartu al duzu garagardo bat errepertorio klasikoa zuzenean entzuten ari zinen bitartean? Tentagarria, ezta? Honako hau da Musika Hamabostaldiaren proposamena: bi emanaldi giro lasaian, formalismorik gabe. Musika aire zabalean, Kutxa Kultur-eko terrazan, Tabakalerako laugarren solairuan.
Interpreteak
Diego Levices, saxofoi sopranoa
María Ortiz, saxofoi altua
Claudia Carballo, saxofoi tenorra
Jorge Esteban, saxofoi baritonoa
Programa
George Gershwin (1898-1937)
Three preludes
Claude Debussy (1862-1918)
Golliwog's cakewalk
György Ligeti (1923-2006)
Six bagatelles
I. Allegro con spirito
III. Allegro Grazioso
VI. Molto Vivace. Capriccioso
Astor Piazzolla (1921-1992)
Historia del tango
Pedro Iturralde (1929-2020)
Suite hellenique
Dixie for saxs
Manuel de Falla (1876-1946)
La vida breve
Cadenza Quartet
Cadenza Quartet saxofoi-laukote bat da. 2020. urteko urrian sortu zen, era honetako talde batek eskaintzen dituen aukera artistikoak ezagutzeko asmoarekin. Musikene, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia, da kide guztien arteko lotura, eta Miguel Ángel Lorente saxofonista handiaren babespean dihardute.
2021. eta 2022. urteetan Musikenek antolatutako kontzertu-programa bat aurkeztu du, bai erreferentziazko klubetan, hala nola Sociedad Bilbaínan, bai kontzertu-areto txikietan, hala nola Basauriko kultura-etxea; horrez gainera, kontzertu didaktiko bat antolatu dute Donosti Musika Eskolako ikasleentzat.
Honako hauek dira taldeko kideak: Diego Levices Sanz (saxofoi sopranoa), María Ortiz Pozo (saxofoi altua), Claudia Carballo González (saxofoi tenorra) eta Jorge Esteban Larreina (saxofoi baritonoa).