Arabako Antzinako Musika Astea bere 40. ediziora iritsiko da, eta 14 kontzertu programatu ditu irailaren 2tik 10era bitartean, lurraldeko hainbat lekutan, kokapenak naturan izango direlarik, iaz bezala.
Daniel Broncano Arabako Antzinako Musika Astearen zuzendari artistikoaren hitzetan, "mugikortasun urriko bi urteren ondoren, Europako panoramako onena itzuliko da". Izan ere, AMAren agertokira etorriko dira: Jean Rondeau klabezinista "ahaltsua", Bach-en Goldberg-en bertsio originalarekin; Lea Desandre mezzosopranoa eta Thomas Dunford laudista, zeinek "gaua iraunaraziko" baitute Gebaran, eta Les Musiciens de Saint Julien taldea, eta hark "Irlandako musika barrokoan eta folkean barrena eramango gaitu".
Broncanoren ustez, "edizio honetan, antzinako musikaren marjinak zabaldu ditugu". "Jatorrira itzuliko gara Abraham Cupeiro-ren musika tresnei esker, zeinek haitzuloak bizitoki genitueneko urruneko iraganera eramango baikaituzte".
Lehen aldiz Astean, "mendi ibilaldi musikalak" ere eskainiko dira, Erdi Aroko erromesaldien harira: Egeria izeneko taldearekin Pinedoko kobazuloetatik Tobillasko eliza erromanikora joango gara (aurten 1.200 urte beteko ditu). José Hernández kontratenorrak "Artziniegako hiribilduaren sorreraren 750. urteurrena ospatzeko, bere kantu gregoriano teatralizatura garamatza En Alas del Espíritu lanean".
Eta, beste muturrean, Mozart eta Beethovenen musikara iritsiko gara, pianofortearekin eta garaiko haize instrumentuekin interpretatuta, edo musika barroko eta garaikideko bi akordeoi errezitaletara, Arte Ederren Museoan.
Probintzia plaza Forma Antiqva taldearen ausardiaz beteko da. FestClásicarekin lankidetzan, Mancini konpositore napolitarra omenduko da, La Ritirataren eskutik.
Ardoaren harira, ikuskizun bat estreinatuko da lotzen dituena urrezko mendeko musika eta testuak eta Sara Águeda harpalaria eta Miguel Cubero aktorea.
Taracea, antzinako musika berria, Guardian izango da, eta, aldi berean, Fahmi Alqai-ren zango biolak bere lekua izango du rock agertokietan. Eta Euskal Barrokensemblek poztu egingo gaitu Couperin, Vivaldi eta Haydn-en lauterako kontzertu handiekin.
Sarrerak
Aurten, kontzertuetatik hamaika doakoak izango dira, beti bezala, baina gonbidapena eskatuko da edukiera osatu arte. Hala eta guztiz ere, haietako hiruk 6-9 euro arteko sarrera "sinbolikoa" izango dute: "Asteko publikoaren beraren eta kulturaren eskaria da, hari balioa emateko eta interpreteen kalitatea areagotzeko".
Sarrerak eta gonbidapenak ekainaren 29tik (asteazkena) aurrera egongo dira jendearen eskura, web orri honetan: https://ama-sma.kulturaraba.eus/es/inicio.
Aldaketa zuzendaritza artistikoan
Daniel Broncanok, zeina azken bi urteetan AMAko zuzendari artistikoa izan baita, zuzendaritza utziko du, arrazoi profesionalengatik. Edizio hau egiteko, Asteak Carmen Martínez Guerra izango du, zeina jada 2020an programaren zuzendari artistikoa izan baitzen.
Astearen zuzendaritza artistikoa 2021. urtean atera zen lehen aldiz lehiaketara, jaialdiaren eredua indartzeko eta eguneratzeko, eta gardentasuna eta parte hartzea hobetzeko prozesu mota horietan, Asteari aukera emanez kualifikazio handiko adituen lankidetza erakartzeko. Prozesuan sei hautagaitza aurkeztu ziren, eta Daniel Broncanorena izan zen irabazlea.
Ereduak arrakasta izan ondoren, Astearen zuzendaritza artistikoak lehiaketaren formatu bera erabiliko du hurrengo edizioari begira.