NAK 2022 Jaialdiaren baitan.
Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte. I. Bádalo, Y. Campos, D. Cantalejo, I. Fdez. Galindo eta A. Posada-ren obrak.
GARAIKIDEAK Musika Zentroak NAK 2022 Jaialdiarentzat aukeratutako ikerketa eta sorkuntza proiektu berriaren ardatza mitotik logosera da. Obra bakoitzaren lotura eraikitzeko Ramón Andrés pentsalariak zenbait lanetan egindako gogoetak kontutan hartu dira.
Aurtengo edizioa ere CMC Garaikideak eta Sigma Project taldeen arteko lehen lankidetzaren esparrua da. Proposamen hau ametsen eta errealitatearen artean mugitzen diren unibertso hibridoek osatzen dute, ezagutzaren bila bultzatzen gaituztenak.
Kontzertu honen lehenengo zatian erabateko estreinaldiak izango diren 3 obra entzuteko aukera izango dugu, Garaikideak zentroaren konpositoreek idatzitakoak. Horien artean Yolanda Campos Bergua, David Cantalejo Gómez eta Ignacio Fernández Galindo izango ditugu eta hauen obrak interpretatzeko centro bereko KUARIST saxofoi laukotearen laguntzarekin kontatzen da.
Kontzertu honen programan agertzen diren partiturak sintoísmo eta orfismoaren arteko harremanean eta Greziako filosofia klasikoan eragindako ekialdeko erlijio-tradizioan oinarritua daude. Ramón Andresen esanetan: “La naturaleza de su misticismo y el régimen de vida órficos estaban sin duda influidos por las tradiciones orientales”. (No sufrir compañía, p. 33) eta “La presencia de Oriente está en el sustrato de este pensamiento religioso y, así, por ejemplo, en la tradición del sintoísmo, ¿no desciende Izanagi a los infiernos, como lo hizo Orfeo para rescatar entre las más crudas adversidades a Izanami?”. (El mundo en el oído, p.351).
Obra hauetan agertzen diren izaki mitologikoen sorreraren kontakizunak deskribatzeko mitologia japoniarra eta Japoniako idazkeraren eta musika tradizionalaren elementu adierazgarriak hartu dira erreferentziatzat. Elementu hauek unibertso mitikoaren eta ulermen arrazionalaren arteko lotura bat osatu arte garatzen dira, halako dualtasuna, gogoratzen diguna eboluzioa nekez existituko litzatekeela erritu primitiborik gabe.
Kontzertuaren bigarren zatia Philómythos (mitoaren maitalea) izeneko obrarekin hasten da. Lan honek Filosofía y consuelo de la música saiakera hartzen du erreferentziatzat. Autorearen hitzetan: “La búsqueda del conocimiento no excluye referencias míticas, dado a que antes del “pensar” hubo una sabiduría, un estudio, y un aprendizaje profundo de la naturaleza, una especulación de la phýsis que no excluyó la referencia mítica”. (p. 80).
Presokratikoen pentsamendua, Demokrito tartean zela, funtsezkoa izan zen ezagutzaren hedapenerako, mugarik gabeko lurraldea baitzen. Filosofo honek garatutako atomismoaren teoria oinarritzat hartu da obra honetan. Bertan, materia errealaren azalpena eman nahi da non errealitatea atomoz eta hutsez osatuta dagoen.
Kontzertuaren bigarren zatian entzungo den obra erabateko estreinaldia da, CMC Garaikideak Zentroaren konpositoreen artean idatzitakoa. Philómythos Sigma Project saxofoi-laukoteak interpretatuko du. Lan hau hiru zatitan dago banatua: alétheia (egia), sophia (jakintza) eta saphés (argitasuna, benetazkoa eta agerikoa). Sonoritateari dagokionez, Greziako modu klasikoak erabiltzen dira.
Programaren bostgarren pieza, Inés Bádalo konpositoreak idatzitakoa, erabateko estreinaldia da. Arkhé izeneko obra musikal hau ere Sigma Project saxofoi-laukoteak interpretatuko du. Lan honek grekotik datorren Arkhé hitzaren esanahian hartzen du abiapuntutzat. “Printzipioa” edo “jatorria” esan nahi du. Antzinako Greziar filosofiaren oinarrizko kontzeptua da Arkhé, unibertsoaren jatorria ikuspegi arrazional batetik azaltzen zuena. Kontzeptu honek lotura zuzena du aurtengo jaialdiaren ardatza izango den ideiarekin, eta aplikazio ugari ditu musikaren esparruan. Horrela, bai musikak, bai poesiak, elementu sinbolikoak aurkezten dituzte, metaforaz (mitoz) beteak daudelarik; baina, aldi berean, elementu horien artean orden zorrotza dago, soinu-diskurtsoa osotasun koherentean bihurtuz (logos). Obra hau Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak (INAEM) diruz lagundu du.
Alberto Posadas konpositorearen Knossos izeneko piezarekin amaituko da kontzertua. Obra honen erreferentzia Kretako hiria da, non, kontakizun mitikoaren arabera, Dédalok Minotauroa giltzaperatzeko labirintoa dagoen. Knossos poetika auskorra iradokitzen saiatzen da, erreferentzia-markoa galdu gabe, entzuleak entzundakoaren arabera bere labirintikoaren ibilbidea sor dezan.
Unibertso mitologikora eramaten gaituen bira ziklikoa, gogorarazten diguna mito eta logos kontzeptuak beti egon direla elkarrekin harremanetan, eta lotura horretatik datorrena magikoa bihurtu daitekeela.
PROGRAMA:
I. partea. Ekialdeko mitoak.
Kami (2022)* – Yolanda Campos Bergua
Yokai (2022)* – David Cantalejo Gómez
Fureru (2022)*- Ignacio Fdez. Galindo
INTERPRETEAK: CMC GARAIKIDEAK
II. partea. Logos
Philómythos (2022)*
Alétheia – Yolanda Campos Bergua
Sophía – David Cantalejo Gómez
Saphés – Ignacio Fdez. Galindo
Arkhé (2022)** – Inés Bádalo
INTERPRETEAK: SIGMA PROJECT
III. partea. Mitos cretenses (Kretako mitoak)
Knossos (2016) – Alberto Posadas
INTERPRETEAK: SIGMA PROJECT
*NAK Jaialdirako erabateko estreinaldiak
**Erabateko estreinaldia. NAK Jaialdiaren enkargua
ARTISTAK:
CMC Garaikideak: Leire Unzué, Carmen Ferrando, Josu Marauri, Sergio Eslava.
SIGMA Project: Andrés Gomis, Ángel Soria, Alberto Chaves, Josetxo Silguero.
JARDUERA:
Ordutegia: 20.00etan
Lekua: CIVIVOX CONDESTABLE (Patioa)
Sarrera librea aforo bete arte.