Dantzaldia 2022 jaialdiaren barruan.
Urriak 11, asteartea. 19:30h | Arte Ederren museoko atondoa
Sarrera dohan bete arte
HAATIK | Euskadi
“Ur”
Urumea ibaiertzeko baserri bateko familia baten kontakizunek bultzatu gaituzte sormen-bidaia honetara. Haren aitorpenek hunkitu, poztu eta haserretu egin gaituzte. Baina, batez ere, gogoeta eginarazi digute.
Zeure burua eraiki zeure etxea eraikiz. Gure etxea, gure bigarren gorputza.
Giza katearen lana: ibaia estali, mendia hondeatu, tontorra ebaki: trenbidea, errausteko planta, aireportua… Eraitsi egin da eraikitako etxea.
Esnatzearen prozesu mingarria: gorputza ikasi, mina deskubritu… Nork bere burua eraiki etxea berreraikiz.”