Dantzaldia 2022 - Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdia

Bilbao 2022(e)ko irailaren 22(e)tik 2022(e)ko abenduaren 1(e)ra
  • Dantzaldia 2022 - Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdia

Berriro elkartzeko gogo handiz agurtzen zaituzte Dantzaldiak. Edizio berri hau irailaren 22an hasiko daRekalde aretoan prentsarekin egin ohi den topaketarekin. Bertan, Ana Morales dantzari saridunaren eta Juan José Amador gitarra-jolearen arteko elkarrizketa dantzatuko digute beren extractos Cuerda floja. Ikusleek arratsaldez eta leku berean gozatu ahal izango dute, eta horrela, “lehen bezalako arratsaldeko topaketak” berreskuratuko ditugu kolaboratzaile eta artistekin.

Barakaldo Antzokiak urriaren 9an irekiko dizkigu ateak berriro, familia erako ikusleak hartzeko. Ikusleok3Dko irudiak, marrazkiak eta proiekzioak izango dituzte, dantzarekin eta Roseland Musical konpainiaren estetika txundigarriarekin batera, haien Geometria izeneko ikuskizunean.

Urriaren 11n, atsegin handiz ospatuko dugu beste gune batek kolaboratuko duela jaialdiarekin, Bilboko Arte Ederren Museoak hain zuzen ere. Han ikusiko ditugu Fran Sieira eta Haatik konpainiakfolklore berriaren ikuspegitik iraganaren eta orainaren arteko zubiak sortzen dituztenak.

Urriaren 29an La Fundición aretora joango gara, eguneroko bizitzaren ikuspegi dibertigarri batekin konektatzeko, Ana Jezabel portugaldarrekin eta bere Quotidiano, amuse-toi lanarekin, Ypsilon jaialdiarekin izandako nazioarteko trukeari esker.

Azaroaren 3an eta 10an, Azkuna Zentroak-Alhóndiga Bilbaok aterpetuko du jaialdia, gure arteko lankidetza-apustua horrela handiagotuz, programari beste data bat gehituta. Horrela, bi proposamen harrigarri eta ezohiko izango ditugu: Guillermo WeikertParece nada filmarekin, eta Manuel RodriguezScreensaver-ekin.

Flamenkoari berriro ekingo diogu, Florencia Oz eta Isidora O´Ryan ahizpekin, bata dantzan eta bestea txelo-jole Antípodas bikote liluragarri eta surrealistan, Guggenheim Museoan, azaroaren 19an.

Zineak, Bartzelonako Choreoscope dantza-film laburren jaialdiarekin lankidetzan, berriro harrituko gaitu X saio batekin, XXXplicit saioarekin alegia, irailaren 29an La Fundición aretoan erotikoaren mugan dauden dantza-film laburrekin. Eta abenduaren 1ean, pertsonaia aurkitzeko asmoz, Lut Vandekeybusen filma ikusiko dugu, Wim Vandekeybus nebaren biografiaren gaineko pasealdi batekin.

Aresti Landa Dantza Eskolan Florencia Ozen master-class saioak eta hainbat egoitzatan sortzaileekin egingo diren topaketek osatzen dute jarduera-zirkulua. Beti bezala, berriro ere zuen zain egongo gara, DANTZALDIA jaialdiaren XXIII. edizioan parte hartuko duten saio eta gune laguntzaile guztiekin eta guztietan.

 

EGITARAUA 2022

Irailak 22 Inaugurazioa

Rekalde Aretoa. 19:00h | Sarrera dohain bete arte 

Ana Morales | Madril

“Cuerda floja (extractos)

 

Irailak 29 |La FuNdicIOn. 19:00h  | Sarrera dohain bete arte.

Choreoscope | Barcelona  Dance Film Festival 

“Descubriendo al personaje: Win Vandekeybus”

 

Urriak 9 | Barakaldo Antzokia . 18:00h | Familientzako

Roseland Musical | Bartzelona

“Geometría”

 

Urriak 11 

Bilbao Museoa. Arte Ederren Bilboko Museoa | Sarrera dohain bete arte

FRAN SIEIRA | Galizia 18:30h

“Coreografías dun DeMente”

+

HAATIC | Euskadi 19:30h

“Ur”

 

Urriak 29 | La FuNdicIOn 19:00h

Ana Jezabel | Portugal

“QUOTIDIANO, amuse toi”

 

Azaroak  3 | Azkuna Zentroa 19:00h

Gillermo Weikert | Sevilla

“Parece nada”

 

10 azaroak | Azkuna Zentroa. 19:00h

Manuel Rodríguez | Bartzelona 

 “Screensaver”

 

19 azaroak |GUGGENHEIM Bilbao Museoa. 18:00h | Flamenco 

Florencia O’z & Isidora O’Ryana Zuñiga Sevilla 

“Antípodas”

 

Azaroak 20 | Masterclass 

Florencia O´z

 

Abenduak 1 | La FuNdicIOn. 19:00h | Sarrera dohain bete arte 

Choreoscope | Barcelona  Dance Film Festival 

“XXXplicit Dance”

 

BESTE JARDUERA BATZUK:

-Zinema eta Dantza CHOREOSCOPE lankidetzarekin

-Artistekin Topaketak

 

La Fundición

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana