Jazz uhinak hirian barrena 2022-2023: FRAN SERRANO 4TET

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Azaroak 22
  • Jazz uhinak hirian barrena 2022-2023: FRAN SERRANO 4TET

2022-2023ko Jazz Uhinak Hirian Barrena zikloaren barruan.

Laukoteak hizkuntza tonala eta modala uztartzen ditu, sinergia eginez bluesean, jazzean eta beste forma ezagunago batzuetan oinarritutako egiturekin, horiek zuzenean interpretatzeko orduan inprobisazioari eta sentsazioen bilaketari bide emateko. Fran Serranoren musikaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira: konposizio xumeak, musikagilearen esperientzian oinarritutako errai eta giza ikuspegi batetik eginak; melodien kohesioa; eta aukeratutako instrumentaziorako egindako harmoniak; baina, batez ere, laukoteak bere inprobisazioekin batera errepertorioa interpretatzeko orduan proiektatzen duen energia. Gai pertsonal eta hunkigarriak aurkezten ditu, bai eta horien inspirazio iturri diren bizipenak eurak ere: hunkitzeko nahiz gogoeta eragiteko sortutako piezak.

  • Fran Serrano: kontrabaxua
  • Adrián Royo: pianoa
  • Unai Olabarri: bateria
  • Dani Artetxe: gitarra

Laburrean

Non