Dantzaldia 2022 jaialdiaren barruan.
Irailak 29 osteguna, 19:00 | La Fundición | Sarrera dohan bete arte
CHOREOSCOPE - Barcelona Dance Film Festival
Pertsonaia deskubrituz: Wim Vandekeybus
WIM
Wim Vandekeybus koreografo eta zuzendari miretsiaren unibertso kementsu, poetiko eta konplexuan zehar egindako bidaia bat. Ibilbide harrigarri baten erretratu ahalmentsu bat.
Wim Vandekeybus interprete, koreografo eta zuzendaria sendi askotako gizona da. Anai eta arreben artean hazi zen, sendi sortzaile bat fundatu zuen Ultima Vez dantza konpainian eta orain bere seme-alabak ditu. Familia-artxiboetan, emanaldietan, entseguetan eta solasaldietan oinarrituta, Lut Vandekeybusek zenbait gai esploratzen du lan honetan: bere nebaren sormen geldigaitza, esandako sendi-zirkuluek elkarrekin konektatzeko duten era eta zelan batzuetan inspiratzen duten eta beste batzuetan haren lanarekin talka egiten duten. Wim poetikoa da baina gauzak antzematen ditu, intimoa da baina ez da inoiz barkabera.