Bernaola Zikloa 2022-2023: Trío Apellániz

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Abenduak 3
  • Bernaola Zikloa 2022-2023: Trío Apellániz

Bernaola Zikloaren barruan. 

  • David Apellániz biolontxeloa 
  • Luis Fernández Castelló klarinetea 
  • Carlos Apellániz klarinetea 

David eta Carlos Apellaniz irundarrek eta Luis Fernández Castelló valentziarrak eratutako hirukotea 2018an sortu zen eta kontzertu ugari eman izan du ordudanik Espainiako bazter guztietan, azpimarratzekoak direlarik Valentziako Sozietate Filarmonikoan, Vila-realeko Sozietate Filarmonikoan edo Madrileko COMA Jaialdian eskainitako emanaldiak, beste ziklo batzuen artean. 

Bere errepertorioan, XVIII. eta XIX. mendeetako hirukote handietatik hasi eta obra sortu berrietarainoko aukera dago, eta Sergio Blardony-ren, Hermes Luaces-en eta abarren obrak estreinatu izan ditu.

Hiru interpretek, aldi berean, ibilbide arrakastatsuak garatu izan dituzte bakarlari bezala, eta Espainiako eta Italia, Frantzia, Alemania, Hungaria, Luxenburgo, Grezia eta gisako herrialdetako jaialdi ospetsuenetan aritzeko parada izan dute.

Interes berezia eskaintzen diote lan pedagogikoari ere, eta hirurek klase magistralak eskaintzen dituzte eta irakasle aritzen dira hainbat kontserbatorioetan.

 

Egitaraua


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana