Bernaola Zikloa 2022-2023

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko urriaren 22(e)tik 2023(e)ko otsailaren 11(e)ra
  • Bernaola Zikloa 2022-2023

Bernaola Zikloak egungo euskal eta nazioarteko agertokian garrantzitsuenetakoak diren artisten hautaketa bat aurkezten du, abagunerako Europako konpositore sortzaile eta originaletako batzuk modu esklusiboan konposatutako mundu mailako obren estreinaldi garrantzitsuekin.

Horren erakusle da Juliet Fraser britainiar abeslariak eskaintzen digun kontzertua, zeinak Nwando Ebizie-ren eta Newton Armstrong-en obrak estreinatuko baititu indar, adierazkortasun eta dotorezia hutseko fusio kultural eta teknologiko baten bidez.

Euskal artisten artetik, “Bilbao Sinfonietta” nabarmentzen da, Francisco Domínguezen ganberako opera batekin, eta baita Alfonso Gómezek emango duen piano maratoia ere, oso-osorik interpretatuz Olivier Messiaen-en "Txorien katalogoa" izeneko obra monumentala, eta hori entzuteko aukera aparta izango da.

Bernaolaren talde egoiliarra Ensemble Sinkro da eta bi programa ezberdin aurkezten ditu, bata Musikenetik eta Paris 8 Unibertsitatetik irten berriak diren konpositore gazteei eskainitakoa, eta bestea, berriz, Guillermo Lauzurika gasteiztar konpositorearen musikari eskainitako bere azken lan diskografikoa aurkezteko.

Dantzak, ohi bezala, leku berezia du gure egitarauan, eta Florence Augendre artista izango dugu, oraingo honetan Frank Hammerlé ondoan duela, DanzÁlavaren lankidetzari esker. 

Sorkuntza berriko musika garaikideari eskainitako 14 kontzertu izango dira guztira, dantzarekin eta teknologia berriekin elkarrekintzan, eta horietatik 12 Gasteizko erreferentziazko kultur espazioetan emango dira, esaterako ARTIUMen eta “Jesús Guridi” Musika KontserbatorioanAraian eta Bilbon izango dira beste bi kontzertuak.

Kontzertu guztiak doakoak dira. Sarrera doan, edukiera bete arte.

 

EGITARAUA

Urriak 22
19:30 / Ensemble Kuraia

Urriak 29

19:30 / Florence Augendre & Franck Hemmerlé

Azaroak 12
19:30 /  Juliet Fraser
 
Azaroak 19
13:30 /  Ensemble N

Azaroak 26
19:30 / Ensemble Sinkro

Azaroak 27
13:30 / Ensemble Sinkro

Azaroak 29
19:30 / Guridi Garaikideak

Abenduak 3
19:30 / Trío Apellániz

Urtarrilak 14
19:30 / Ensemble Sinkro

Urtarrilak 16
19:00 / Ensemble Sinkro

Urtarrilak 21
19:30 / Bilbao Sinfonietta

Urtarrilak 28
19:30 / Akusma

Otsailak 4
18:00 / Alfonso Gómez

Otsailak 11
19:30 / CMC Garaikideak


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2022(e)ko urriaren 22(e)tik 2023(e)ko otsailaren 11(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaLibre, eserleku guztiak bete arte

Non

Euskadi, auzolana