Bernaola Zikloa 2022-2023: Bilbao Sinfonietta

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Urtarrilak 21
  • Bernaola Zikloa 2022-2023: Bilbao Sinfonietta

Bernaola Zikloaren barruan. 

 

  • Jone Martinez sopranoa 
  • Javier Roldán klarinetea 
  • María Zubimendi akordeoi mikrotonala 
  • Belén Fernández biolontxeloa 
  • Iker Sánchez Silva zuzendaria 

Arrosa Xuriaren Artean

Francisco Dominguezen ganbera-opera

“Arrosa Xuriaren Artean” Francisco Domínguezek (Alcolea de Calatrava, 1993) idatzitako poltsikoko opera bat da eta egitura ez-lineala du, zeinetan elkar lotzen diren Jabier Kalzakortak bere “Euskal Baladak” izeneko antologian bildutako Euskal Herriko istorio tradizionalak

Istorio horiek emakumezko figura dute argumentuaren lokarri, eta Erdi Aroan emakumearen eginkizunari buruz ziren bi ikuspegi zeharo ezberdin jartzen dituzte aurrez aurre. Horietako batean, emakumeak mendekoak dira, beste gizonezko batzuen aginpidean daude eta, sarritan, amaiera tragiko bat dute zain. Besteak, berriz, emakumeek ugalketarako eta gizatasunerako dituzten tasunak goraipatzen ditu, eta jainkozko mailan jartzen ditu. 

Bi ikuspegien arteko anakronikotasuna ez da oztopo jatorrizko testuen balio literario eta historiko handia aintzatesteko, eta literatur testigantza oso gutxi gorde izan den euskal literaturako adierazle apur nola nabarmenak dira. Protagonistaren barne-bakarrizketak, estereotipo horien berri emateaz gain, emakumezko konstelazio oso bat ikusarazteko aukera emango digu obran zehar. 

Lan hori Bilbao SinfoniettaSinkro Recordsen grabatu izan duen euskarazko ganberako opera-zikloen parte da Asier López Iraola konpositoreak Simone de Beauvoir-en testuekin osatutako “Bigarren Sexua” obrarekin batera. Melómano de Oro sarien aipamena jaso izan dute duela gutxi ISB zigiluarentzat egindako bere lehen lan diskografikoagatik: “Falla 1915”. 

15 obra baino gehiago estreinatu izan dituzte 6 urteko bere ibilbidean, Calixto Bieito, Pablo Ramos, Mikel Gomez de Segura edo Barbora Horakovaren gisako agertokiko zuzendariekin batera eszenatokian emandako titulu kopuru oparo batez gain, besteak beste, Fallaren "El amor Brujo", Kurt Weill-en "Los siete pecados capitales", Verdiren "Alzira", Stravinskyren "La historia de un soldado" edo Schönberg-en "Pierrot Lunaire".

Egitaraua


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana