Antzerki Garaia 2023: "Toto"

Ordizia 2023(e)ko Martxoak 17
  • Antzerki Garaia 2023: "Toto"

Antzerki Garaia 2023ren barruan.

Maik (Maitane) eta Joseluk (Jose Luis), Toto txakurtxoaren kustodia partekatzen dute. Toto galdu egin da Joselurekin zegoenean eta orain Maik ezin du imajinatu bizitza bera gabe. Maitasunik gabe. Maik eta Joseluk, modu latzean eztabaidatzen dute. Eztabaidatzen dute geure bikotearekin, geure bikote guztiekin askotan egin izan ohi dugun moduan.

-Entzun ba! Ez didazu entzuten. Ez duzu ezer ulertzen. Ulertzen didazu? Utzidazu azaltzen. Ez dut ezer jakin nahi-, esan nizun. Zuk ez zenidan ezer esan-

Barrutik trajedia moduan bizi ohi diren eztabaidak, kanpotik ikusita, gehienetan barregarriak eta komikoak suertatzen dira. TOTO halakoxea da, txakur guztientzat egokia den bikote komedia. TOTO, komedia olinpikoa da ere. TOTOk belaunaldiz belaunaldi iraun duen sagastien adina dauka eta baita txakurkume batena ere. TO-TOk maitasunaren zuribeltzaz hitz egiten du oro har, eta bere magnitude kosmiko osoan ere. Joselu, Mai eta Toto, oraintxe bertan, gizateriaren eta animaltasunaren artean daude.

Zure bikotekide ohiarekin ere ikusteko, erabat gomendagarria.

beasain.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana