"Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950-2000)"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko martxoaren 31(e)tik 2035(e)ko martxoaren 31(e)ra
  • "Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950-2000)"
    "Las bodas lógicas", 1984. CVA

Hau erakusle bat da, eta hurbiltasuna adierazten du. Erakusleak hitz egiten duenaren eta hizpide den gaiaren arteko distantzia adierazteko baliatzen dira. Hala, kokatzen laguntzen dute, posizio bat zehazten baitute. Baina hau hitzak baditu beste adiera batzuk beste testuinguru batzuetan. Marcel Mauss frantses antropologoak Essai sur le don (1925) saiakeran aditzera eman zuenez, maorien artean, emandako objektuei atxikitzen zaien balio espirituala da hau. Museoaren definizioa, historikoki, haren bildumatik dator, guztiona den eta jakintza sortzen eta komunitatea imajinatzen laguntzen duen funts baten izaera publikotik.

Adiera bikoitz horrek atariko modura dihardu museoaren bildumaren funtsen berrantolaketan, berrogeita hamarreko hamarkadan hasi, Mari Paz Jiménez, Jorge Oteiza, eta Néstor Basterretxea Latinoamerikatik itzultzean, eta gaur egunera arteko tartea harturik, Hal Foster teorialariak "erreala denaren itzulera" deitu zuena ikertuz. Abiapuntu ditu oinarrizko mugimendu batzuk zeinak aktibatzen baitute beti eraikuntzan dagoen narratiba bat. Aurkezpen honek ehundik gora artelan, dokumentu eta artxiboko material biltzen ditu, XX. mendearen bigarren erdian artistek eraikitzen lagundu zuten testuinguruak eta artistek lanean jardun zuten testuinguruak ikertzeko bidea ematen dutenak.

Artium Museoa

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko martxoaren 31(e)tik 2035(e)ko martxoaren 31(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara
  • Lekua Artium Museoa
    Frantzia Kalea, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Artium Museoa

Non