Getxophoto 2023: "Bunker", JULIETA TARRAUBELLAren erakusketa

Getxo 2023(e)ko ekainaren 1(e)tik 2023(e)ko ekainaren 25(e)ra
  • Getxophoto 2023: "Bunker", JULIETA TARRAUBELLAren erakusketa

Getxophoto 2023 jaialdiaren barruan.

Getxophotoko Open Call 2023ko finalista den Bunker performanceak gure ingurune fisikoa ordezkatu duen mediascape-tik norabiderik gabe ibiltzeak eragiten digun isolamendua erakusten du. Performerrek Buenos Aires, São Paulo edo Getxoko kaleak zeharkatzen dituzte, LED betaurrekoen atzean ezkutatuta. Betaurreko horiek ikusmena oztopatzen diete, komunikabideen titularrak erreproduzitzen dituzten bitartean. Mundu paralelo horretan, gaurkotasuneko albisteen scroll amaigabe batez egina, mikro-mezu andana batek itsutzen du gure arreta, eta mezu horiek elkarren ordez jartzen dira, bereizi ezin diren arte. Orainaldi jarraitua, non dena den antzekoa eta kanpoalderik ez dagoen. Gure gailuen bunkerrean itxita, ikuspegi orokorra desagertu egiten da, Marshall McLuhanek zioen bezala, “bitartekoa bihurtzen delako mezu bakarra”.

Tung-Hui Hu filosofoak “letargia digital” deitzen dio pentsamenduari, pertzepzioari, enpatiari eta gogo-aldarteari eragiten dion baldintza erdi-inkosziente horri. Kapitalismo mediatikoarentzat, mentalki osasuntsua den erabiltzailea sistemaren akatsa da.

1991n jaioa, argentinar-perutar artista Buenos Airesen (Argentina) bizi eta lan egiten du. Buenos Airesko Unibertsitatean Irudi eta Soinu Diseinuan lizentziaduna, Zineman eta Argazki Zuzendaritzan du prestakuntza. 2019an Buenos Airesko Arte Gaztearen Biurtekoaren saria irabazi zuen eta 2021ean Fortabat Fundazioaren sarirako hautatua izan zen, Pivô Pesquisan (Sao Paulo) bizi izan zen eta Argentinako Arteen Funts Nazionalaren Sorkuntza Beka irabazi zuen. 2018 eta 2022 urteen artean Rolf Art galeriako zuzendari artistikoa izan zen. Eterno Resplandor eta Yungas / La Prensa erakusketen komisarioa izan da, baita 2021eko ArteBA Ikus-entzunezko Programarena ere. Hego Biurtekoan eta San Martin Kultur Zentroan, MAMBAn, CCKn, MAR Museoan, Telefonica Fundazioaren Gunean, Haroldo Conti Zentroan edo Byte Footage Jaialdian erakutsia izan da bere lana. 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko ekainaren 1(e)tik 2023(e)ko ekainaren 25(e)ra
  • LekuaAmezti Aretoa. Amezti, 6
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana