Pabilioi 6ko Antzerki Amateurraren Jaialdia 2023 egitarauaren barruan.
Ikuskizuna bi obra laburrez osatuta dago: El celoso cornudo eta La resurrección de Lázaro. Biak Miguel de Cervantesen El viejo celoso eta Dario Foren La resurrección de Lázaroren bertsio libreak dira, eta juglar batek aurkezten ditu. Fartsaren lurraldean gaude, non intransigentzia eta lizunkeria bezalako jarrerak satirizatzen diren. Zer gerta daiteke bikote batean bietako bat bestea fermuki menderatzen saiatzen denean? Zer gerta daiteke ohiz kanpoko gertaeretan ebidentziarik gabe sinesten denean? Nork ateratzen dio etekina jendearen xalotasunari? Ver para creer lanean bi obra hauen ironia eta lotsagabekeriarekin tarte dibertigarri bat pasatzera gonbidatzen zaituztegu; umoreak mundu bitxi honen gogortasunak leuntzen dituelako eta adimentsuagoak izaten laguntzen digulako.