Ekainaren 9tik 23ra bitartean, Antzerki Amateurraren Jaialdia egingo da, eta, bertan, Bizkaiko antzerki eskola edota konpainia amateurraren 9 lan eskainiko dira.
Dantzertiren ESKUKATU dantza-piezak irekiko du jaialdia, eta ondoren etorriko dira: Kalekako TODO EL TIEMPO DEL MUNDO; Juego de damas emakume taldearen MARTINA'S PALACE; BAI eskolako 4.mailako ikasleen eskutik 2 pieza labur, VER PARA CREER; Nexoteatroko EL VIOLÍN DESAFINADO DE INGRES (Teleskopika espazioaren bidez); GÜEÑESOVEJUNA, Güeñes Bizia auzo-plataformak benetan gertatutako ekintzan oinarritutako salaketa soziala aurkeztuko dute; eta, bukatzeko, Utopiako Sin Remilgos konpainiaren LA ILIADAren egokitzapen bat.
Ostiraleko eta larunbateko emanaldiak 20:00etan izango dira eta igandeetakoak 19:00etan.
Ikuskizun guztietarako sarrerak eskuragarri daude www.pabellon6.org webgunean.
Egitaraua: