LEKUZ LEKU 2023 egitarauaren barruan.
"Chega de fiu fiu"
Iraupena: 73 minutu
Komisariotza: Anaís Córdova-Páe
Hiriak emakumeentzat eginda daude? Chega de Fiu Fiu ("Kaleko jazarpenik ez") filmak Raquel, Rosa eta Teresaren istorioa kontatzen du. Brasilgo hiru hiritan bizi dira eta aktibismoaren, artearen eta poesiaren bitartez, erresistentzia egin eta espazio publikoa bizitzeko modu berriak proposatzen dituzte.
Proiekzioaren ostean, elkarrizketa bat izango dugu bi ahotsetara Bilboko arkitekto migratzaile batekin eta euskal aktibista batekin, gorputzari, desplazamenduari eta bizi diren gorputzen espazio publikoari buruz gogoeta egiteko.