Oroitzearen eta ahaztearen artean, bizitzaren eta heriotzaren artean, hain min sakona eta mingarria jasan izanagatik argirik lortu ezin dutenen arimek irauten dute. Izan ere, gerrak ondorio suntsitzaileak ditu. Demodokok, arima horietako batek, bere heriotzatik, historian zehar izan diren gerra kontaezinei erreparatzen die. Minez nazkatuta, gogoeta egin dezagun nahi du eta horretarako La Iliada obrako pertsonaia garrantzitsuenez baliatuko da. Heriotza gure DNAn dago ala bada beste bideren bat?
- Konpainia: Sin remilgos.
- Egilea-Egokitzapena: Unai Baiges. Alessandro Bariccoren irakurketa dramatizatuaren antzerki egokitzapena.
- Zuzendaria: Unai Baiges.
- Zuzendariaren laguntzailea: Arrate Núñez.
- Antzezleak: Olatz Aguirre, Ibai Jurado, Manuela Urrutia, Ethan Cagigas, Marina Landa, Julen del Solar, Álvaro Dono, Naroa San Sebastián.
- Argiztapenaren diseinua: Unai Baiges.
- Ekoizpena: Utopian.