LEKUZ LEKU 2023: "Efecto Siam", Colectivo Sin Par

Bilbao 2023(e)ko Ekainak 24
  • LEKUZ LEKU 2023: "Efecto Siam", Colectivo Sin Par

LEKUZ LEKU 2023 egitarauaren barruan.

Colectivo Sin Par

Efecto Siam

  • Iraupena: 14 minutu
  • Koreografia, interpreteak: Lara Misó, Wilma Puentes
  • Konpainia: Colectivo Sin Par
  • Musika originala: Marco Colocci

"Efecto Siam" dantza garaikidearen ikuskizuna da. Chang eta Eng Bunker biki elkartuen historian oinarrituta dago. Pieza honi esker, eztabaida mutu baten bitartez bi pertsonen arteko lotura fisikoaren kontzeptua arakatu nahi dugu, eta larruazal beraren barruan mundura iritsi ziren bi gizakiri atxikitako mendekotasuna nabarmendu nahi da.

Proposamen honetan modu poetikoan ikusleari bidaia atsegina egiteko gonbita luzatzen zaio, bat-bateko aldaketa gehiegirik gabe. Hala, identifikatu ahal izateko paisaia eta egoera desberdinetatik pasako da. Hipnotikoa izatea lortu dugu, eta nazkagarria izan zitekeena edertu dugu, bi gorputzen arteko nahaste mugagabea sortzeaz gain. Era berean, bai banako mugimenduei, bai taldeko mugimenduei dagokienez, bi gorputzak ezagutzeari buruzko lan artatsua egin da, eta ikusgarria izateko lagungarriak suertatu dira jantziak. Marco Colicciren musika ere oso limurtzailea da.

Lara Misó eta Wilma Puentes Granadako Kontserbatorio Profesionalean trebatu ziren, gero Rudra Béjarten egon ziren eta beren dantzako goi-mailako ikasketak Madril eta Valentzia artean amaitu zituzten. Gaur egun Colectivo Sin Par zuzentzen dute, eta zenbait konpainiatan freelancer modura dihardute.

Colectivo Sin Par, Lara Misó eta Wilma Puentes sortzaileek batera edo banaka egindako artelanak biltzen dituen plataforma da. Taldearen bilduman dago “Efecto Siam”pieza laburra. Biek zuzendu dute, eta 2019. urtean estreinatu zenetik hainbat festibaletan ibilbide luzea izan du. (Festival Maldá en Dansa, Bartzelona; Musika eta Dantzako Nazioarteko Festibala, Granada; Codice Danza Festibala, Italia; Festival Contemporanei Scenari Fucecchio, Italia; Circuito Bucles Festibala, Valentzia; Nao Performing Festival, Milan; Fem(me) Festival, Valentzia; Pies para que los quiero, Zaragoza; Danza No Claustro, Ourense; Migrats Festibala, Valentzia; Desconciertos Musicales, Alacant; Fira Esfera, Valentzia; Dansem Juntes 2022, Valentzia; Les Ones, Benidorm; Prismática Festibala, Zarra)

Bestalde, “No es Amor” 2022. urtean estreinatu zen. Lara Misók bakarka egindako lehenengo ikerketa- eta konposizio-proiektua da, bai eta Colectivo Sin Par bildumaren barruan lehenengo pieza luzea ere.

 

lekuzleku.com

Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2023(e)ko Ekainak 24
  • Ordutegia19:30
  • LekuaAbandoibarra Pasealekua
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non