LEKUZ LEKU 2023: "Todas las despedidas", Jesús Benzal

Bilbao 2023(e)ko Ekainak 24
  • LEKUZ LEKU 2023: "Todas las despedidas", Jesús Benzal

LEKUZ LEKU 2023 egitarauaren barruan.

Jesús Benzal

Todas las despedidas

  • Iraupena: 11 minutu
  • Koreografia: Jesús Benzal
  • Interpreteak: Elena Castellanos, Javier De La Asunción
  • Musika: Deru "I would like" / Peter Gregson "I. Sequence (four)"

"Todas las despedidas" denbora eta unearen arteko zuzeneko harremana zehaztu nahi du. Ikerketa artistikoa gorputzean oinarritzen du, komunikazio-kanal nagusia den heinean. Berehalakoaren gainean ikertu du une bat baino irauten duten bestelako ekintzen aldean irauten duenari buruz hausnartzeko. Horregatik, gorputzarekin ikertu nahi da orainaren itzulezina eta unea luzatzeko gure gaitasuna.

Konpainiaren ibilbidea: Hasieratik, konpainia festibal askorekin lankidetzan aritu da, hala nola Bartzelonako Grec festibala edo Sevillako El Futuro es Ahora festibala. Halaber, bere nortasuna utzi du beste erakunde batzuetan, besteak beste, Madrilgo María de Ávila Dantzako Goi-mailako Kontserbatorioan edo Danza 180º izenekoan. 2017an Premi de Dansa de l’Institut del Teatre deritzanean lehenengo saria jaso zuen “Handle with care” piezari esker, XXII Max Sarietan dantza-ikuskizun onenerako hautagaia.

Jesús Benzal María de Ávila Dantzako Goi-mailako Kontserbatorioan koreografia eta interpretazioa ikasi zituen, eta karrera-amaierako proiektuan kalifikazio gorena eskuratu zuen. Koreografo gisa, 2008. urtean lehenengo saria lortu zuen Koreografiako Andaluz lehiaketan.

Dantzari modura, zenbait konpainiatan lan egin du: IT Dansa, Galiziako Zentro Koreografikoa Johan Ingerrekin batera, Thomas Noone Dance, Acosta Danza, Transit Dansa, VDF, Teatro El Velador, Dance Craft eta gaur egun Unaiuna konpainian dihardu lanean.

lekuzleku.com

Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2023(e)ko Ekainak 24
  • Ordutegia19:50
  • LekuaAbandoibarra Pasealekua
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana