Gasteizko Jazz Jaialdia 2023: Baldo Martínez Seikotea + Maria Schneider & Oslo Jazz Ensemble

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Uztailak 5
  • Gasteizko Jazz Jaialdia 2023: Baldo Martínez Seikotea + Maria Schneider & Oslo Jazz Ensemble

Gasteizko Jazz Jaialdia 2023

Baldo Martínez Seikotea

Kontrabaxu jotzaile galiziarra proiektu esklusibo batekin Vitoria-Gasteizera itzuliko da. Vitoria-Gasteizko Jazzaldiak karta zuria eman dio bere musika-unibertsoan barrena bidaia gisa pentsatutako konposizio bat garatzeko, folklorerik arkaikoenetik hasi eta inprobisazio askeraino, bere egoerarik garbienean, Europako jazz garaikidean zehar.

"Musika Imaginarioa" Vitoria-Gasteizen estreinatuko da, Mendizorrotzako kiroldegiko kontzertuen inaugurazioarekin batera. Vitoria-Gasteizko Jazzaldirako pentsatutako proiektuak pertsonen, eta bereziki musikarien, irudimenezko espazioa balioesten du. "Irudimena soinuarekin sortzen dugun guztiaren motorra da: musika". Konposizio hori interpretatzeko, Baldo Martínez Espainiako eta Portugalgo jazz-eszenako sei musikari nabarmenez inguratu da: Joâo Barradas, Andrés Coll, Julián Sánchez, Juan Saiz eta Lucía Martínez. Egun batzuk lehenago Baldo Martínez proiektuaren zuzendariarekin elkartuko dira, hiriko jazz-airearekin inspiratzeko.

Baldo Martínez: contrabaxu eta arte-zuzendaritza
Joao Barrada: acordeoi
Julián Sanchez: tronpeta
Juan Saiz: txirula · saxofoiak
Andrés Coll: bibrafono · marinba
Lucía Martínez: bateria

 

Maria Schneider & Oslo Jazz Ensemble

Maria Schneiderrek Data Lords bere azken diskoa aurkeztuko du Mendizorrotzan, Oslo Jazz Ensemble ospetsuarekin batera. Data Lords-i esker sari ugari jaso ditu, bi Grammy barne, eta, bere kalitate musikalaz gain, bere konposizioek mezu soziala dakarte. Horrela, album bikoitz honek enpresa teknologiko handiek erabiltzen dituzten datuen boterea eta erabiltzaileen informazioa ustiatzearen ondorioz lortzen dituzten onura ekonomikoak kritikatzen ditu.

Bere konposizioak oroigarri, magiko, eder eta liluragarritzat jo ditu kritikak. Jazz eta genero klasikoan Grammy sariak jaso ditu eta Jazz at Lincoln Centerrekin eta America Dance Festival-ekin kolaboratu du. Gainera, funtsezko pieza izan zen David Bowieren Blackstar azken disko jazzistikoan.

Maria Schneider: musika zuzendaria
Børge-Are Halvorsen: saxo altua, txirula
Joakim Bergsrønning: saxo altua, txirula, klarinetea
Atle Nymo y Martin Myhre Olsen: tenorra – saxo tenorra
Tina Lægreid Olsen: saxo baritonoa, klarinete baxua
Frank Brodahl, Marius Haltli, Richard Köster y Anders Eriksson: tronpeta, tronpa, fliskornoa
Even Skatrud, Nils Andreas G. Granseth and Magnus Murphy Joelson: tronboia
Ingrid Utne: tronboi baxua
Jørn Øien: pianoa
Kalle Moberg: akordeoia
Jens Thoresen: gitarra
Trygve Waldemar Fiske: kontrabaxua
Håkon Mjåset Johansen: bateria


Laburrean

Non