Getxo Folk 2023: Kepa Junkeraren Omenezko kontzertua (HAUsPOZ )

Getxo 2023(e)ko Irailak 13
  • Getxo Folk 2023: Kepa Junkeraren Omenezko kontzertua (HAUsPOZ )

Getxoko 2023ko Nazioarteko Folk Jaialdiaren barruan.

Agurtzane Elustondo, Ibon Koteron, Iñaki Telleria, Ion Elustondo Pandereteras del Barrio, Kukai Dantza, La Cobla de Sant Jordi, Maixa Lizarribar, Oreka TX, Uxia, Budiño, Xabi Aburruzaga

HAUsPOZ izeneko saioan Kepa Junkera handia omenduko dugu. Jatorri askotako artisten eskutik, kontzertu honek bere musika ospatzera, berarekin elkartzera eta bere lanarekin utzi dizkigun poz eta emozioak partekatzera garamatza. Trikitixaren doinuak eta euskal erritmoek bat egiten dute Galizia, Kantabria eta Kataluniako soinuekin ikuskizun bizi, alai eta koloretsu honetan, Kepak bere abentura musikalean zehar irekitako bidea erakusteko, ‘Erromeriak’ bere azken lanari egindako keinua ahaztu gabe.

  • Iraupena:  90 min
  • Sarrera: 24€

Saltokiak:

  • Kutxabank-en orotarako kutxazainak
  • https://ticket.kutxabank.es/aulacultura/
  • Muxikebarriko Informazio-bulegoa (8:30-14:30, astelehenetik ostiralera)
  • Muxikebarriko txarteldegia (Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 / 16:30-19:30 eta ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago)
  • Romo Kultur Etxea (Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-18:00)
 
getxo.eus

Laburrean

Non